2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
22, 23, 24, 25 eta 26/2017 aldaketak aurrekontuan.
Hasierako onespena
Ribaforadako Udalak, 2017ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aurrekontu aldaketa hauek: 22/2017 eta 23/2017 (kreditu-gehigarriak) eta 24/2017, 25/2017 eta 26/2017 (kreditu bereziak). Aipatu aldaketak egiten dira Ribaforadako Udalaren aurrekontuan, 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean dagoena.
Jendaurrean jartzen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedienteak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.
Ribaforadan, 2017ko irailaren 28an.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1711328