197. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

758/2017 EBAZPENA, irailaren 14koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana. Horren bidez antzemandako akatsa zuzentzen da abuztuaren 29ko 723/2017 Ebazpenean, Iruñeko “CTL Formación” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuari ireki eta jarduteko baimen berria ematen ziona instalazioen lekualdatzeak ekarritako helbidearen aldaketa dela-eta.

Akatsa antzeman da abuztuaren 29ko 723/2017 Ebazpenean, eta beharrezkoa da hori zuzentzea. Zuzendu beharreko akatsa da 2. apartatuaren azkeneko paragrafoan (“Osaera juridikoa”), zentroak duen ikaspostuen gehieneko kopuruari dagokiona. Ebazpen horren bidez, Iruñeko “CTL Formación” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuari ireki eta jarduteko baimen berria eman zitzaion instalazioen lekualdatzeak ekarritako helbidearen aldaketa dela-eta.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak hala proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, zuzentzen da Iruñeko “CTL Formación” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuari baimendutako ikaspostuen kopurua, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 723/2017 Ebazpenaren 2. apartatuaren azkeneko paragrafoan jasotzen dena. Hona hemen zuzenketa:

Honela dioen tokian:

“Osaera juridikoa: 2 unitate (bata lehen ikasmailan eta bestea bigarrenean), gehienez ere 32 ikaspostu dituztenak (16 ikaspostu unitateko) hiru zikloetako bakoitzerako”.

Honako hau behar du:

“Osaera juridikoa: 2 unitate (bata lehen ikasmailan eta bestea bigarrenean), gehienez ere 60 ikaspostu dituztenak (30 ikaspostu unitateko) hiru zikloetako bakoitzerako”.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4. Ebazpen hau igortzea ikastetxearen titularrari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Obra Atalari eta Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari, baita Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari ere.

Iruñean, 2017ko irailaren 14an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1710954