1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
109/2017 EBAZPENA, irailaren 12koa, Garraio Zerbitzuko zuzendariak emana, errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onesten duena. Probak 2017ko abuztuaren 25ean egin ziren.
Garraio Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 23an emandako 88/2016 Ebazpenaren bidez, errepide bidezko salgai edo bidaiari garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko, 2017. urtean, Nafarroako Foru Komunitatean eginen diren probetarako deialdia onetsi zen. Aipatu ebazpena 2016ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean.
Izendatutako epaimahaiak 2017ko abuztuaren 25ean egindako probak gainditu dituzten izangaien zerrenda aurkeztu du.
Horrenbestez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren 5. apartatuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, baita errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautu zituen uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretuaren 15. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz ere,
EBATZI DUT:
1. Ebazpen honen eranskinean ageri den izangaien zerrenda onestea. Zerrenda horretan ageri dira errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria eskuratu duten izangaiak, 2017ko abuztuaren 25ean egindako probak gainditu dituztelako.
2. Garraio Zerbitzuko Kudeaketa Atalari agintzea errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien lanbide gaitasunaren agiriak prestatu eta behar diren kualifikazio txartelak egin ditzala.
3. Ebazpen hau Garraio Zerbitzuko Kudeaketa Atalari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen honek ez du bide administratiboa amaitzen, eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Herri Lanetako zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2017ko irailaren 12an.–Garraio Zerbitzuko zuzendaria, Miguel Ángel Jiménez de Cisneros y Fonfría.
ERANSKINA
Gidarien lanbide gaitasunaren agiria lortzeko 2017ko abuztuaren
25ean egindako azterketa gainditu dutenen zerrenda
DEITURAK | IZENA | MOTA |
DJILLO TECHUENTEW | RICHARD | Salgaiak |
FILALI HAFIDI | ABDERRAHIM | Salgaiak |
GAGÑAY ALLAICA | JOSE GUILLERMO | Salgaiak |
GARCIA BAÑOS | RUBEN | Salgaiak |
GUELBENZU ZAZPE | MIGUEL JOAQUIN | Salgaiak |
HAJJOUBI | JAAFAR | Salgaiak |
MIGUEZ ATIENCIA | ROBINSON WLADIMIR | Salgaiak |
SAN MARTIN INGA | JOSE LUIS | Salgaiak |
SANCHEZ GONZALEZ | FRANCISCO | Salgaiak |
ADRIAZOLA FERNANDEZ | JHIMMY HENRY | Salgaiak (promozioa) |
IFRIM | ANGELA PAULA | Salgaiak (promozioa) |
CANCINO BRAVO | RODRIGO HUMBERTO | Bidaiariak |
GARCIA JIMENEZ | AITOR | Bidaiariak |
GARCIA OLIVIER | YORDY | Bidaiariak |
MAZA DELGADO | DARWIN VICENTE | Bidaiariak |
CAZACU | DANIEL | Bidaiariak (promozioa) |
EL YAAKOUBI | SOUKAINA | Bidaiariak (promozioa) |
INSAUSTI ELIZONDO | MIKEL | Bidaiariak (promozioa) |
KADDOUR | SMAIL | Bidaiariak (promozioa) |
SANZ ERRO | LUIS FERNANDO | Bidaiariak (promozioa) |
Iragarkiaren kodea: F1710955