196. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2018ko karga-tasak

Aiegiko Udalak, 2017ko irailaren 26an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

Udalbatzak erabaki du Aiegiko Udalean aplikatuko diren karga-tasak, tasak eta prezio publikoak onestea, 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko baitira. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: katastroko balioaren %0,2.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: katastroko balioaren %0,8. Iaz bezala mantentzen da.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4,5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa). Karga-eskala, 2017an: %10. Iaz bezala mantentzen da.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, 2017: 1,4 bider zerga-oinarria. Zerga iaz bezala gelditzen da.

Ardantze kirol instalazioen tarifak

Ardantze kirol instalazioen tarifa guztiak bere horretan geldituko dira.

Ludotekaren urteko tasak

–Erroldatuak:

  • Seme-alaba bat: 60,00 euro.
  • 2 seme-alaba: 110,00 euro.
  • 3 seme-alaba edo gehiago: 110,00 euro, hirugarren seme-alabatik gora doakoa baita.

–Erroldatu gabeak:

  • Seme-alaba bat: 75,00 euro.
  • 2 seme-alaba: 135,00 euro.

Erabaki honetan aipatu gabeko karga-tasak 2017an aplikatutakoen berdinak izango dira.

Aurreko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak jendaurrean jartzen dira hogeita hamar egunez, osoko bilkuraren erabakiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialen eta udaletxeko iragarki oholean paratuz. Epe horretan, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezakete eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkeztu, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoarekin bat.

Aiegin, 2017ko urriaren 3an.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1711459