196. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Oihan enkantea

Oibarko Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:

Lote bakarra, Mostacas, El Monte, San Millán, La Tejería, Las Balsas eta La Ereta alderdietan. 68.557 larizio pinu dira, 5.654 m³ enbor txiki, 532 m³ hesola eta 3.852 m³ bilgarri zur egiten dutenak. Bolumena, guztira, 10.038 m³ dira.

Hasierako prezioa: 122.548 euro (BEZa kanpo).

Behin-behineko fidantza: %2.

Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Udalaren Idazkaritzan (Udaletxe plaza, 1. Oibar).

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Udalaren Idazkaritzan (Udaletxe plaza, 1. Oibar), 2017ko urriaren 30eko 14:00ak baino lehen.

Proposamenak irekitzea: 2017ko urriaren 30eko 14:30ean eginen da.

Oibarren, 2017ko irailaren 29an.–Alkate udalburua, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L1711371