196. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

243E/2017 EBAZPENA, irailaren 12koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Larragoa eta Aranaratxe artean dagoen obra-hondakindegi izandako batean Eskaladari harrera egiteko gunea proiekturako. Bi udal-mugarteak ukitzen ditu eta sustatzailea Aranaratxeko
Udala da.

2017Ko uztailaren 20an Aranaratxeko Udalak Ingurumen ukipenetarako baimena eskatu zuen Larragoa eta Aranaratxe artean dagoen obra-hondakindegi izandako batean Eskaladari harrera egiteko gunearen proposamenerako.

Espediente hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko P) kategorian dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz.

Asmoa da iraunkorki jartzea aparkaleku bat, harrera egiteko eremua eta erabilera publikoa izanen dituena, eta baita mahaiak, panelak, etab. ere, Larragoaren eta Aranaratxeren arteko mugan dagoen eremu batean, han ibiltzen diren eskalatzaileei zerbitzua emateko; toki hori garai batean obra-hondakindegia izan zen eta gero itxi eta berriz landareztatu zen. Aranaratxeko 1. poligonoko 304. eta Larragoako 2. poligonoko 194. lurzatietan dago. Lurzati horiek jasoak daude horren iparraldean dagoen “Lokizko mendilerroa” Kontserbazio Eremu Berezian eta “Urbasa-Andia” Kontserbazio Eremu Bereziaren hegoaldetik hurbil.

Dirudienez, Nafarroako eremu honetan, proiektua kokatzen den tokiaren inguruko alorretan eta mugetan dauden harkaitz ziklopeo batzuetan, eskalada praktikatzen da, “Urbasa-Andia” eta “Lokizko mendilerroa” Kontserbazio Eremu Berezietatik kanpo. Jarduera honek ez ditu ukipen nabarmenak eragiten baina posible da eskalada bi Kontserbazio Eremu Berezietatik hurbil dauden amilburuetan ere.

Jarduketa honakoa izanen da: 2000 m²ko azalera egokitzea, han jartzeko aparkalekuak, bideak eta maniobrak egiteko eremuak. Lur-eremu hori lehenbizi sasiz garbitu eta prestatu eginen da, zolatzea eta guneen banaketa egin aurretik. Azalera horretan helburua honakoak egitea da: NA-7130-tik sarbide hormigoitua obra-hondakindegi ohira, eta erdian zagorrezko kale bat, 58 m luze eta 5 m zabal; horren bi aldeetan aparkatu ahal izanen da, 7-10 m bitarteko zabalera izanen duten bi bandatan (sasiz garbituak eta trinkotuak egonen dira) eta bukaerako aldean ere 500 m² zagorrarekin zolatuko dira, maniobrak egiteko eta autobusak aparkatzeko. Proiektuak proposatzen du toki batzuetan seinaleak, panelak eta jan-edateko mahaiak jartzea. Panelen bidez adieraziko zaie erabiltzaileei ze toki diren egokiak eskalatzeko.

Ingurune Naturalaren Zerbitzuak, 2017ko abuztuaren 31n, proposamenaren aldeko txostena eman zuen, eta gogoratu “Lokizko mendilerroa” Kontserbazio Eremu Berezian sartua dagoela, eta beharrezkoa dela kontuan hartzea bere kudeaketa plana. Lanen ondoren toki horretan bertako zuhaitzak sartzea ere gomendatu zuen.

Sustatzaileak eman du Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren baimena, NA-7130 errepidearen ezkerreko bazterrean egin beharreko proiektuko obretarako, Herri Lanetako zuzendari nagusiak apirilaren 10eko 287/2017 Ebazpenaren bidez emana.

Espedientean Larragoako eta Aranaratxeko Udalen aldeko txostenak daude.

Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak aldeko txostena eman du, espedientean dauden dokumentazioa eta txostenak aztertu ondoren, eta azpimarratu du “Lokizko mendilerroa” KEBeko amilburu jakin batzuk eskalatzea mugatua dagoela bere kudeaketa planean. Gainera, “Lokizko mendilerroa” KEBeko eta “Urbasa Andia” KEBeko beste amilburu batzuk eskalatzea baldintzatu dezake Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak, katalogatutako landaredi eta fauna espezieak babesteko urteroko araudiaren bidez. Bestalde, adierazten da obra-hondakindegiak badituela lerroan egindako landaketa batzuk, turismoen aparkalekuak aurreikusi diren tokian, eta agian ez dela beharrezkoa izanen horiek kentzea.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua betez, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Larragoa eta Aranaratxe artean dagoen obra-hondakindegi izandako batean Eskaladari harrera egiteko gunea proiektuari. Sustatzailea Aranaratxeko Udala da.

2. Baimenak ondoko neurri hauek aplikatzera behartzen du:

–Toki hori Natura 2000 Sarearen barnean dagoenez, zehazki “Lokizko mendilerroa” KEBean, kontuan hartu beharko da otsailaren 15eko 8/2017 Foru Dekretua, Batasuneko Garrantzizko Lekua den “Lokizko mendilerroa” Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu, eta haren kudeaketa plana onetsi zuena.

Lanen zuinketa egitean, Ingurumeneko Basozaintzako 6. barrutiko (Urbasa) landazainei horren berri emanen zaie, helburu honekin: ahal bada, lanak egitean obra-hondakindegian duela 10 urte baino gehiago landatutako aleak zaintzea, horiek ukitu eta bota gabe.

–Kasu horretan, metodo eraginkorrak ezarriko dira ale horiek balizatu eta babesteko, obretan erabiliko diren makinen mugimendu eta lanek ez ditzaten uki.

–Gomendatzen da hemengo zuhaitzak ere sartzea jan-edateko mahaiei itzala emateko, hala nola haritza (Quercus pubescens), intxaurrondoa, astigarra (Acer campestre eta Acer pseudoplatanus) edo lizarra (Fraxinus excelsior).

–Informazio paneletan agertuko den eskaladaren gaineko informazioa, eta horri buruz bestelako euskarri tradizionalen edo elektronikoen bidez hedatuko dena, Ingurune Naturalaren Zerbitzuak gainbegiratu eta onartuko du; bat etorriko da “Urbasa-Andia” eta “Lokizko mendilerroa” Kontserbazio Eremu Berezien Kudeaketa Planetan jasotako ildo eta murrizketekin, eta baita Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak urtero ezartzen duen araudiarekin ere.

3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu; izan ere, artikulu horretan lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau Ingurune Naturalaren Zerbitzuari, Herri Lanetako Zuzendaritza Nagusiari, Larragoako eta Aranaratxeko Udalei eta 6. barrutiko (Urbasa) Basozaintzari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko irailaren 12an.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Ursúa Sesma.

Iragarkiaren kodea: F1710695