196. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

39/2017 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko idazkari tekniko nagusiak emana, kalifikazio-epaimahaietako idazkari aritzeko eskumena eskuordetzen duena Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko unitate organikoetako burutzak eta zuzendaritzak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdietan.

Maiatzaren 17ko 29/2017 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko erregelamendua onetsi zuena.

Aldaketa horren bitartez 3. apartatua gehitu zitzaion azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 30. artikuluari. Bertan kalifikazio-epaimahaien osaera ezartzen da Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen esparruan deitzen diren unitate organikoetako burutzak edo zuzendaritzak betetzeko lehiaketetarako. Horren arabera, kalifikazio-epaimahaietako idazkaritza departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren titularrari edo horrek eskuordetzen duen pertsonari dagokio.

Maiatzaren 17ko 29/2017 Foru Dekretuak aurreikusitako helburuak behar bezala betetzeko, beharrezkoa da aipatu kalifikazio-epaimahaietako idazkari izateko eskumena eskuordetzea departamentuko eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoko zerbitzuetako, zuzendariordetzetako edo ataletako titularrei.

Eskuordetzeak ondorioak sortuko ditu deialdiak argitaratzen direnetik aurrera, eta horietan zehaztuko dira kasuan kasuko kalifikazio-epaimahaietako kideak. Ondorio horietarako, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko idazkari tekniko nagusiak aldez aurretik jakinaraziko dio Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari nor arituko den idazkari departamentuko unitate organikoetako burutzak eta zuzendaritzak betetzeko kalifikazio-epaimahaietako bakoitzean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 36. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuaren 5. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.–Kalifikazio-epaimahaietako idazkari aritzeko eskumena eskuordetzea Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoko zerbitzuetako, zuzendariordetzetako edo ataletako titularrei, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko unitate organikoetako burutzak eta zuzendaritzak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdietan, salbu eta honako hauek, zeinen eskumena idazkari tekniko nagusiak beteko baitu:

Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atala.

Argitalpen Bulegoa.

2.–Eskuordetze horrek ondorioak sortuko ditu deialdiak argitaratzen direnetik aurrera, eta horietan zehaztuko dira kasuan kasuko kalifikazio-epaimahaietako kideak. Ondorio horietarako, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko idazkari tekniko nagusiak aldez aurretik jakinaraziko dio Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari nor arituko den idazkari departamentuko unitate organikoetako burutzak eta zuzendaritzak betetzeko kalifikazio-epaimahaietako bakoitzean.

3.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko irailaren 15ean.–Idazkari tekniko nagusia, José Miguel Gamboa Baztán.

Iragarkiaren kodea: F1710862