3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
Espedientea: A/31/02107
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak (1986ko apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) onetsi zuen Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 116. artikuluan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da, orok jakin dezan: Kantauri aldeko Ur Konfederazioak 2017ko irailaren 27an emandako ebazpenaren bidez, berariazko espedientea bideratu ondoren, Malerrekako Zerbitzuen Mankomunitateari ur aprobetxamendu honen ezaugarriak aldatzeko baimena eman zaio: 11,08 l/s-koa, Txitxillo errekatik ura hartzeko, 2,49 l/s-koa San Anton errekatik, 1,66 l/s-koa Aurtitz errekatik eta 12,22 l/s-koa Ezkurra ibaitik, Iturengo eta Zubietako (Nafarroa) udal-mugarteetan, Zubietako, Iturengo, Elgorriagako eta Doneztebeko udal-mugarteak hornitzeko. Emaria 3,49 l/s handitu nahi du Mankomunitateak, Sunbillako udal-mugarteko hornidura ere egiteko.
Oviedon, 2017ko irailaren 27an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Arloko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Jorge Rodríguez González.
Iragarkiaren kodea: E1711210