3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
A/31/03560 NL/br espedientea. Jendaurreko informazioa
Gaia: obretarako baimena eskatzea.
Eskatzailea: Jesús María Baraibar Gogorza.
I.F.Z. zenbakia: 33424387 M.
Helbidea: Gorriztaran auzoa, 1, Leku Eder, 31880 Leitza (Nafarroa).
Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko erreka.
Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Maieta - 1.0400.080.060.
Tokia: Arkiskil, 80. (B) eta 70. (A) lurzatien muga.
Udal-mugartea eta probintzia: Leitza (Nafarroa).
Obren azalpen laburra eta helburua:
Lanen xedea erreka estaltzea da, 600 mm-ko diametroko eta 6 metroko luzerako hodi batekin, egurtoki batera joateko ibilgailuarekin.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2017ko irailaren 22an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1711058