3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-P-737
Florentino Aguas Arillak eta María Emilia Aguas Arillak honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:
Aprobetxamenduan gehienez ere 0,015 l/s ur hartuko da iturburu batetik, El Vado errekazuloan eskuinaldetik isurtzen den izenik erreka baten eskuinaldean, polizia-eremuan, La Virgen alderdian (7. poligonoa, 184. lurzatia). Ura 0,06 hektareako baratze bat uholdeka ureztatzeko erabiliko da, aipatutako lurzatian, Petilla de Aragóneko udal-mugartean (Nafarroa). Urtean 100 m³-ko bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,015 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2017ko abuztuaren 17an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1711050