1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
94C/2017 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Ochoa Lacar Servicios SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
Aztertu da Iruñeko Ochoa Lacar Servicios SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31101262012017), erregistro honetan sartu zena 2017ko ekainaren 29an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuek sinatua 2017ko ekainaren 22an, 2017ko uztailaren 27an zuzendua, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatiak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2017ko abuztuaren 24an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Iruñeko Ochoa Lacar Servicios SL enpresaren hitzarmen kolektiboa(PDFa).
Iragarkiaren kodea: F1710406