3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Ebroko Ur Konfederazioko buruaren ebazpena,
Ebroko urtegia erregulatzeko 2017ko kanona onestekoa
Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua, 1986ko 103. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 30ean) eta ur konfederazioen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Ur Konfederazioko Zuzendaritza Teknikoko 1. Ustiapen Zerbitzuak Ebroko urtegia erregulatzeko 2017ko kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 1. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2017ko martxoaren 22ko bilkura).
Hori guztia ikusirik, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2017ko apirilaren 17an, Ebroko urtegia erregulatzeko 2017ko kanonaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.
Horretarako, 2017ko maiatzaren 12, 17, 18, 24 eta 26an Errioxako, Arabako, Zaragozako, Burgosko eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratu zen iragarki bat, Ebroko urtegia erregulatzeko 2017ko kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan jendaurrean jartzeko erabakiari buruzkoa:
Hektareak, urtegia eraiki aurreko kontzesioa duten ureztalurretan: 0,90554527 euro/hektarea.
Hektareak, urtegia eraiki ondoko kontzesioa duten ureztalurretan: 4,52772635 euro/hektarea.
kW/h energian, urtegia egin aurreko kontzesioa: 0,00056597 euro kW/h-ko.
kW/h energian, urtegia egin ondoko kontzesioa: 0,00113193 euro/kilovat orduko.
Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko horniduretan: 0,00056597 euro metro kubikoko.
Metro kubikoak, urtegia eraiki ondoko horniduretan: 0,00282983 euro metro kubikoko.
Metro kubikoak, kontsumitu gabe industrian erabiltzeko: 0,00028298 euro metro kubikoko.
Metro kubikoak, kontsumitu gabe industrian erabiltzeko: 0,00282983 euro metro kubikoko.
Aipatutako jendaurreko epean, Iberdrola Generación SAUk erreklamazioa aurkeztu zuen, eta Ebroko Ur Konfederazioaren Zuzendaritza Teknikoak haren gaineko txostena eman zuen.
Aurkeztutako erreklamazioa eta emandako txostena baloratu ondoren, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) xedatutakoa ikusirik eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluen eta Uraren Administrazio Publikoaren Erregelamendua eta Ur Plangintza onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek Ebroko urtegia erregulatzeko 2017ko kanona onesteko ebazpena eman du; hauxe da xedapen zatian erabakitakoa:
“–Iberdrola Generación SAUk aurkezturiko erreklamazioak ezestea eta espediente honen xede den Ebroko urtegia erregulatzeko 2017ko kanona onestea.
–Ebazpen hau Arabako, Burgosko, Errioxako, Nafarroako eta Zaragozako aldizkari ofizialetan argitara ematea.
–Ebazpen hau jakinaraztea erreklamazio egileari, haren aurka aurkez ditzakeen errekurtsoen berri emanez.
–Erakunde honen Zuzendaritza Teknikora eta Ekonomia Zerbitzura igortzea, jakin dezaten.”
Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Ur Konfederazioan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.
Zaragozan, 2017ko irailaren 15ean.–Idazkari nagusia, M.ª Dolores Pascual Vallés.
Iragarkiaren kodea: E1711024