3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-397
Izarbeibarko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Izarbeibarko Mankomunitatea.
Xedea: Lerateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.
Ibilgua: El Regacho erreka-zuloa.
Isurketa eginen den udal-mugartea: Gesalatz (Nafarroa).
Isurketak 20.000 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta bi gelako hobi septikoan (dekantazioa-digestioa), ohe plastikoko iragazki biologikoan, punpaketa putzuan, legar-iragazki biologikoan eta ontze-putzuetan tratatuko da.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2017ko abuztuaren 9an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1711017