196. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-P-1138

Berueteko Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamenduan gehienez ere 0,2 l/s ur hartuko da iturburu batetik, Basaburua ibaian eskuinaldetik isurtzen den Usarra errekaren eskuinaldean, polizia-eremutik kanpo, San Pablo alderdian. Insalas iturburua (12. poligonoa, 537. lurzatia). Ura etxebizitza baten hornidurarako erabiliko da (2 pertsona finko, 60 tokiko jatetxea eta 12 pertsonarentzako apartamentu turistikoak), 12. poligonoko 589. lurzatian, bai eta abereei edaten emateko ere (behi-aziendako 200 buru, ardi eta ahuntz aziendako 400 buru eta zaldi aziendako 40 buru), 12. poligonoko 572., 566., 593., 597., 582. eta 580. lurzatietan, Basaburuko udal-mugartean (Nafarroa). Urtean 3.600 m³-ko bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,124 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko abuztuaren 17an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1711007