3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-P-98
Ángel María Burgui Ongayk eta Juan Ramón Burgui Ongayk honako datu hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:
Aprobetxamenduan gehienez ere 0,00085 l/s ur hartuko da iturburu batetik, Aragoi ibaian eskuinaldetik isurtzen den Aldumateko errekazuloaren eskuinaldean, polizia-eremuan, Medios alderdian (17. poligonoa, 28. lurzatia). Ura 0,09 hektareako baratzea uholdeka ureztatzeko erabiliko da, Uxueko udal-mugarteko (Nafarroa) 17. poligonoko 28. lurzatian. Urtean 27 m³-ko bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,0007 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2017ko abuztuaren 17an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1711006