3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-P-122
Larumbe y Goñi Ureztatzaileen Elkarteak honako ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:
Aprobetxamenduan gehienez ere 0,011 l/s-ko ur emaria hartuko da 100 metroko sakonera duen putzu batetik, Irantzu ibaiaren ezkerraldean, polizia-eremutik kanpo, Arrobia alderdian (3. poligonoko 162. lurzatia) eta Ibirikuko iturburuan (36. poligonoko 147. lurzatia). Hargune bakoitzean, ura jasotzeko ekipoa ponpa elektriko batek osatuko du, 3 ZP-koa, 1,6 l/s-ko uneko emariarekin. Ura 0,65 hektareako baratzea tantaka ureztatzeko erabiliko da, Deierriko udal-mugarteko (Nafarroa) 3. poligonoko 153., 161. eta 162. lurzatietan. Urtean 100 m³-ko bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,011 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2017ko abuztuaren 17an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1711004