2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA IMOTZ UDAL ELKARTZEA
Lan egutegia, 2017 urterako
Basaburua Imotz udal elkartzeak, 2017ko irailaren 27an egindako bilera arruntean, onetsi zuen Basaburua Imotz udal elkartzeko zerbitzuko langileen 2017ko aste barreneko jaiegunen egutegia; halaber, urte horretan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 13a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 14a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Abuztuaren 14a: Tokiko besta.
–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
–Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.
–Abenduaren 4a: Nafarroaren Egunaren (San Frantzisko Xabierkoa) ondoko astelehena.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberria.
Gainera 3 jaiegun gehiago ezarri dira herriko bestak direla-eta, langile bakoitzak hautatzekoak, baldintza izanik ez dela udala jendearendako itxiko. Hortaz gain eta jardunaldia osatzeko 14 ordu eta 30 minutuko poltsa sortzen da 2017. urtean.
Orobat, baliogabeak izanen dira, 2017an epeak kontatzeari dagokionez, larunbata eta igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.
Organo administratibo eskudunek erregelamenduz ezarritako oporrak emanen dituzte, gisa honetan: gutxienez 20 eguneko oporraldi luze bat edo bi uda garaian (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila) eta 7 egun solte urtean zehar, zerbitzuko beharrek hala uzten dutenean. Bestelako egoera zehatz eta ez ohikoetarako berariazko baimena beharko da.
Langileen opor datak martxoaren 31rako egongo dira zehaztuak. Hala eta guztiz ere, aldez aurretik esaten bada eta zerbitzuko beharrek hala uzten badute, aldatzen ahalko dira.
Urte bakoitzeko oporrak urte naturalean gozatuko dira edo hurrengo urte naturaleko urtarrilaren 31 arte.
Basaburuko Udaleko lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:
A) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da, ordutegi malgutasuna honelaxe finkatu delarik: 07:00etatik 16:00etara bitarte.
B) Aurreko ataletan aipatutako lanaldiaren banaketa eta oporrak ez zaizkie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta lanaldi berezi suerteren bat dutenei, horiek beren lan egutegia izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.
Jauntsaratsen, 2017ko irailaren 28an.–Lehendakaria, Esther Lakasta Perez Ilzarbe.
Iragarkiaren kodea: L1711312