196. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa 2017ko bigarren seihilekoari dagokionez borondatez ordaintzeko epea

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko irailaren 29an egin bilkuran onetsi ziren lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren 2017ko likidazioaren bigarren zatiari dagozkion kuotak. Borondatezko diru-bilketarako aldia 2017ko urriaren 2tik azaroaren 3ra izanen da, biak barne.

Ordainketak Udalaren Diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, hau da, Udaletxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean. Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboaren errekarguak sorraraziko dira, baita berandutze-interesak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Likidazio horren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Tuteran, 2017ko irailaren 29an.–Ekonomiako eta Ogasuneko zinegotzia, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1711384