2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
2018ko zerga-tasak
Olaztiko Udalak, 2017ko irailaren 28ko osoko bilkura arruntean, 2018an aplikatu beharreko zerga-tasak adostu zituen. Argitara ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat.
2018an aplikatu beharreko zerga-tasak
Lehena.–Hona hemen 2018an aplikatu beharreko zerga-tasak:
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:
1.–Egiazko kostu erreala, 125.000,00 eurora bitarte: %2,5.
2.–Egiazko kostu erreala, 125.000,01 eurotik 187.500,00 eurora bitarte: %3.
3.–Egiazko kostu erreala, 187.500,01 eurotik 250.000,00 eurora bitarte: %4,5.
4.–Egiazko kostu erreala, 250.000,00 eurotik gora: %5.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
1.–Igoeraren urteko portzentajeak: 2,5, aldi guztietan.
2.–Karga-eskala: %10,66.
–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:
1.–Hiri-lurreko ondasunen gainekoa: %0,3578.
2.–Landa-lurreko ondasunen gainekoa: %0,80.
d) Jarduera ekonomikoen gaineko zerga:
Indizea: 1,40.
Bigarrena.–Erabaki honek 2018ko urtarrilaren batean hartuko du indarra. Zerga-tasa hauek hurrengo urteetan ere indarra izango dute, aldatzen ez diren bitartean.
Hirugarrena.–Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Olaztin, 2017ko urriaren 4an.–Alkatea, Mikel Azkargorta Boal.
Iragarkiaren kodea: L1711494