2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
2/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Murillo el Cuendeko Kontzejuko Herritarren Batzarrak, 2017ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. aldaketa Udalaren 2017ko aurrekontuan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Murillo el Cuendeko Kontzejuko Idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.
Murillo El Cuenden, 2017ko urriaren 3an.–Kontzejuko burua, Arcángel Vicente Azpíroz Garde.
Iragarkiaren kodea: L1711415