195. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

236E/2017 EBAZPENA, irailaren 8koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak irailaren 14an emandako 345E/2015 Ebazpena aldatzen duena. 345E/2015 Ebazpen horren bidez, Ingurumen ukipenetarako baimena eman zen Nagoreko atzealdeko presari hornidura elektrikoa egiteko proiekturako, Artzibarko udal-mugartean, Ebroko Ur Konfederazioak sustaturik.

Sustatzaileak departamentu honi igorritako idazki baten bidez (2017ko ekainaren 20ko erregistro-sarrera duena), eskatu du ebazpenean alda dadila deribazio elektrikoaren abiapuntuko euskarriaren zenbakia, izan ere, aurkeztutako proiektuan 3812 zenbakia zuen eta ingurumen ukipenenen azterlanean 3807. Azken hori da zuzena.

Espedientean Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalaren txostena jaso da, non ebazpena sustatzaileak adierazi bezala aldatzearen alde agertzen baita, aldaketak ingurumen eragin berri nabarmenik sortuko ez duelako.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluak aukera ematen die administrazio publikoei haien ekintzak aldatzeko, baldin eta aldaketa hori antolamendu juridikoaren kontrakoa ez bada.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua betez, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak irailaren 14an emandako 345E/2015 Ebazpena aldatzea. Ebazpen horren bidez, Ingurumen ukipenetarako baimena eman zen Nagoreko atzealdeko presari hornidura elektrikoa egiteko proiekturako, Artzibarko udal-mugartean, Ebroko Ur Konfederazioak sustaturik.

2. Aldaketak azalpen zatiko laugarren paragrafoari eragiten dio, non proiektua deskribatzen baita. Hortaz, honela idatzita geldituko da:

–Proiektatutako jarduketak helburu du Nagoreko atzealdeko presako transformazio zentroari hornidura elektrikoa egitea. Horretarako, aireko eta lur azpiko linea bat planteatu da, Agoitz-Nagoreko 20 kV-eko lineako 3.807. euskarritik abiatuko dena, eta haren ondoan airetik lur azpira pasatzeko beste euskarri bat paratuko da. Puntu horretatik aurrera, linea elektrikoa lur azpitik joanen da 1.059 bat metroan, bide batetik, atzealdeko presaren ondoan kokatu beharreko transformazio zentroraino.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari, Artzibarko Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko irailaren 8an.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Ursúa Sesma.

Iragarkiaren kodea: F1710524