195. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 16/2017 aldaketa. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateak, 2017ko irailaren 6an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko aurrekontua aldatzeko 16/2017 espedientea (kreditu-gehigarria).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Garesen, 2017ko irailaren 6an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1711432