195. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Zitazioa, okupatu aurreko aktak egiteko Errondoa kaleko
4 zenbakia duen etxeko oztopo arkitektonikoak kentzeko obrak gauzatzeko

Atarrabiako Udalak 2017ko maiatzaren 30eko osoko bilkuran erabakita, oztopo arkitektonikoak kentzeko proiektuak ukitutako jabeen, ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda onetsi zen, Errondoa kaleko 4 zenbakia duen etxean igogailua paratzeko. Erabakia 2017ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 5ean.

2017ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 6an, Nafarroako Gobernuaren erabakia, zeinak aipatu proiektua gauzatzeak ukitutako ondasunen eta eskubideen presazko okupazioa adierazten baitu.

Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta erregelamenduaren artikuluetatik harekin bat datozenetan ezarritakoa betez, bidezkoa da okupatu aurreko aktak egitea, desjabetzeak ukitutako eskubideen titularrei eta jabeei deia eginez, Atarrabiako Udalaren bulegoetara etor daitezen, ondotik zehazten den egunean eta orduan, dagozkion aurreko aktak egiteko:

Horrenbestez, EBATZI DUT:

Lehena.–Dei egitea espedientean ukiturik suertatu diren lurzatien jabeei, okupatu aurreko aktak egiteko egintzara ager daitezen, bertan zehaztuko baitzaie desjabetu beharreko ondasun edo eskubidea, hori guztia ezarritako legezko bideei jarraikiz. Akta horiek Atarrabiako Udalaren bulegoetako lehen solairuan (Kale Nagusiko 22an) egingo dira 2017ko urrian, behean aipatzen diren egun eta orduetan. Interesdunek jabetza egiaztatuko duten titulu edo agiriak aldean eraman beharko dituzte:

María Teresa Ucar Pinot, Errondoa kaleko 4 zenbakia duen eraikineko beheko solairuan dagoen lokalaren 2/3en jabari osoko titularra (azalera ukitua: 7,26 m²). 2017ko urriaren 30eko 9:00etan.

María Monserrat Oloriz Amorena, Errondoa kaleko 4 zenbakia duen eraikineko beheko solairuan dagoen lokalaren 1/3en jabari osoko titularra (azalera ukitua: 7,26 m²). 2017ko urriaren 30eko 9:15ean.

Ángel Varea Coloma eta Luisa Marcos Aquerreta, Errondoa kaleko 4 zenbakia duen eraikineko 1. solairuko ezkerrean dagoen etxebizitza osoaren jabari osoko titularrak (azalera ukitua: 3,57 m²). 2017ko urriaren 30eko 9:30ean.

Bigarrena.–Jabeei ohartaraztea egintzara eramaten ahal dituztela beren peritoak edota notario bat, eta bidezko iruditzen zaizkien datuak eta agiriak eraman edo aldarrikatzen ahal dituztela, eta argigarri iruditzen zaizkienak ukitutako ondasunak, haien titularrak, haien balioa eta presaz okupatzeak ekar litzakeen kalteak zehazteko.

Hirugarrena.–Argitara bitez behar diren ediktuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren bi egunkaritan, eta jakinaraz bekie egintza hau aipatutako jabeei.

Laugarrena.–Egintza hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta aurreko aktak egiteko unera arte interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzakete idatziz, bakar-bakarrik presako okupazioaren ondorioz ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan egin diren okerrak zuzentzeko.

Atarrabian, 2017ko irailaren 29an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1711342