2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS
1/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Tebasko Kontzejuaren Batzarrak, 2017ko maiatzaren 23an egin bilkura berezian eta udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko 1/2017 aldaketari buruzko espedientea, kreditu berezi bat gaitzeko.
Espedientea jendaurrean egon da, Kontzejuaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2017ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 2an), 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, honako xedapen hauei jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.
Jendaurreko epe horretan ez da espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu ezta jaso ere; hortaz, aipatu araudiarekin bat, espedientea besterik gabe onetsi da. Hona hemen aldaketaren testua:
1/2017 ALDAKETA AURREKONTUAN
Gaia: aurrekontuan 1/2017 aldaketa egiteko espedientea. Kreditu berezia. Hasierako onespena.
Bi partida berri sortzea gastuetan, kreditu bereziaren bidez finantzatuko direnak (Nafarroako Enplegu Zerbitzuko diru-laguntzak eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina).
Gastuetako partida hauek sortzea:
PARTIDA | ALDAKETA MOTA | IZENA | ZENBATEKOA (euro) |
2419-1310002 | Kreditu berezia | Kontratuak, Nafarroako Enplegu Zerbitzua, mantentze-lanak, maiatza-azaroa 2017 | 30.000,00 |
2419-1310003 | Kreditu berezia | Kontratuak, Nafarroako Enplegu Zerbitzua, mantentze-lanak, azaroa-abendua 2017 | 10.000,00 |
Finantzabideak:
PARTIDA | FINANTZIAZIO MOTA | IZENA | ZENBATEKOA (euro) |
1-4511002 | Kreditu-gehigarria | Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren diru-laguntza, mantentze-lanetarako kontratatuak, maiatza-azaroa 2017 | 8.000,00 |
1-4511003 | Kreditu-gehigarria | Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren diru-laguntza, mantentze-lanetarako kontratatuak, azaroa-abendua 2017 | 2.000,00 |
1-870 | Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina sartzea | Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina | 30.000,00 |
Diruzaintzako gerakinaren egoera, aldaketen ondorioz:
2017ko apirilaren 11n onetsi zen 2016ko ekitaldiko kontuen espedientea. Horren ondorio dira 616.742,48 euroko obligazio onartu garbiak, 1.592.742,38 euroko gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina eta 280.344,1 euroko aurrekontuko emaitza.
Aurrekontuko 1/2017 aldaketa honen ondorioz, diruzaintzako gerakina 1.562.742,38 eurokoa da.
Tebasen, 2017ko irailaren 26an.–Kontzejuko burua, Juan Jesús García Tirapu.
Iragarkiaren kodea: L1711153