2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
9/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
San Adriango Udalak, 2017ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 9. aldaketa Udalaren 2017ko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
San Adrianen, 2017ko irailaren 28an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1711235