195. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa 2017ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2017ko irailaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2017ko plantilla organikoan, José Javier Etayo Solaren antzinatasuna aitortzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta herritarrek eta interesdunek bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Garesen, 2017ko irailaren 18an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1711204