2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
2018ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko duten zerga diru-sarreren eta prezio publikoen erregulazioan izandako aldaketak. Hasiera bateko onespena
Udaleko Osoko Bilkurak, legezko quoruma edukita, honako erabaki hau hartu zuen 2017ko irailaren 28an:
Ikusirik espedientean jasotako agiriak eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko irailaren 12an hartutako erabakia, zeinaren bidez 2018. urteko ekitaldirako Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauak aldatzeko Proiektua onesten baita, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioko 6/1990 Foru Legean ezarritakoarekin bat, honako hau
ERABAKITZEN DA:
1.–Hasiera batez onestea honako tributu hauen ordainarazpena arautzen duten ordenantza fiskalen indarreko testuetan edota tarifa-eranskinetan egindako aldaketak:
–Lurren gaineko kontribuzioa.
–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga.
–Agiriak eta bestelako euskarriak egin eta bideratzeko tasak.
2.–Hasiera batez onestea ondoan zerrendatzen diren zerbitzuak emateagatik edo udal-jarduerak egiteagatik ezarritako prezio publikoak arautzen dituzten arau eta tarifa-eranskinetako indarreko testu eta tarifetan egindako aldaketak:
–Udal-lokalen eta -guneen erabilera.
–Udalaren kirol-instalazioen eta eskoletako areto eta instalazioen erabilera.
–Adinekoendako udal-zerbitzuak eta jantoki sozialeko zerbitzua.
–Etxez etxeko laguntza-zerbitzua.
–Udaleko Joaquín Maya Musika Eskolan ematen diren ikastaroetan izena eman eta parte hartzea.
–Udalak edo udal-erakunde autonomoek antolatutako hezkuntza-, kultura-, kirol- eta gizarte-arloetako nahiz osasuna sustatzeko ikastaro eta jardueretarako sarrerak, izen-emateak edo matrikulak.
–Desinfekzio parkeko, bainuetxeko, albaitaritzako eta Animaliak Hartzeko Zentroko zerbitzuak.
3.–Espresuki onestea kostua baino txikiagoak diren prezio publikoak ezartzen direla espedientean jasotako agirian zehazten diren arauetan, justifikazioa, betiere, agiri horretan berean jasotzen delarik.
4.–Jakitera ematea aldaketarik gabe eta, horrenbestez, indarrean segitzen dutela honako tributu hauen ordainarazpena erregulatzen duten ordenantza fiskalek eta tarifa-eranskinek:
–Kudeaketarako, diru-bilketarako eta ikuskapenerako ordenantza fiskala.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.
–Luxuzko gastuen gaineko zerga: bingo jokoa.
–Okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga.
–Kontribuzio bereziak.
–Zaintza bereziko zerbitzuak.
–Hirigintzaren arloko lizentziak eman eta kontrol-jarduera administratiboak egiteko tasak.
–Ingurumena babesteko eta jarduera kaltegabeetarako baimenak emateko eta kontrol-jarduera administratiboak egiteko tasak.
–Udal-erabakietan, ordenantzetan eta bestelako arauetan aurreikusitako ikuskapenak zein aztertzeko eta kontrolatzeko bestelako esku-hartzeak egiteko tasak.
–Ibilgailuak eremu publikotik erretiratu eta, horren ondorioz, haiek zaintzeko zein ibilgailuak eremu publikoan ibilgetzeko zerbitzuen truke ordaindu beharreko tasak.
–Betearazte-aginduak, ordezko betetzeak eta partikularrendako laguntzak.
–San Jose udal-hilerriko zerbitzuak.
–Animaliak Hartzeko Iruñeko Zentroak emandako zerbitzuak eta arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko tasak.
–Elikagaien eta ingurumen-laginen gaineko saiakuntza kimiko eta mikrobiologikoak egiteko tasak.
–Ezkontza zibilak egiteko tasak.
–Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak egiteko eta eremu publikoan zoladura edo espaloiak mugitzeko tasak.
–Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko tasak, aparkaleku esklusibo gisara erabiltzeko, ibilgailuak gelditzeko eta edozein motatako salgaien zamalanetarako.
–Hiriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo berezietarako tasak.
–Hornidurako zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek hiriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu bereziengatik ordaindu beharreko tasak.
–Trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatze mugatu eta murriztuko eremuetan aparkatzeko tasak.
5.–Jakitera ematea aldaketarik gabe eta, horrenbestez, indarrean segitzen dutela honako zerbitzuak edo udal-jarduera hauek direla medio ordaindu beharreko prezio publikoak erregulatzen dituzten arau fiskalek eta tarifa-eranskinek:
–Udal-apartamentuetako premiazko ostatu-zerbitzuaren prezio publikoak.
–Catalina de Oscáriz arte eta lanbideetako udal-eskolako ikastaroetako matrikula.
–Hezkuntza- eta asistentzia-zerbitzuak, Udaleko haur-eskoletan.
–Errauts-kutxatilen zein kutxatila-euskarri eta hilarriko multzoen salmenta San Jose udal-hilerrian.
–Udalaren garabi-zerbitzuak partikularrei laguntza ematea.
–Sanferminetako ekipaje-kontsignako zerbitzua.
–Autokarabanak edo etxebizitza-ibilgailuak aparkatzea eta gaua pasatzea autokarabanetarako Iruñeko zerbitzugunean.
6.–Ordenantza Fiskaletan eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauetan egindako aldaketek, zeinak hasiera batez onetsi baitira, 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, behin arauzko izapideak bete eta gero, betiere aldez aurretik haien testu bateratuak argitara emanen direlarik Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Indarra duten xedapenak betez, espedientea ikusgai dago Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorraren Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko Zuzendaritzan (Udaletxe plaza, zk.g., 1. solairua; telefonoa: 948 420 206). Jendaurreko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen-bide edo oharrik aurkeztu gabe, aipatutako aldaketak behin betiko onetsi direla joko da.
Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.
Iruñean, bi mila eta hamazazpiko irailaren 29an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1711335