195. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Ordenantza fiskalen aldaketa. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2017ko irailaren 28ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ondoko ordenantzetan ezarritako tasa eta prezioen aldaketa:

–Udal lokalen, kultur etxearen eta igerilekuetako instalazioen erabilera arautzen duen ordenantza.

–Herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

–Hilerria eta hilobien banaketa arautzen dituen ordenantza.

Aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza fiskalen aldaketa behin betikoz onetsita geldituko da eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Etxalarren, 2017ko irailaren 29an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1711403