195. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EL BUSTO

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da ondotik zehazten den jardueraren espedientea udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Beatriz Benedi Calahorra. Jarduera: zerri gizendegia. Kokalekua: katastroko 1. poligonoko 650., 380. eta 651. lurzatiak. El Busto.

El Buston, 2017ko irailaren 28an.–Alkatea, Javier Ripa Arizaga.

Iragarkiaren kodea: L1711258