2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
6. Sektoreko UE2an (11. poligonoko 14. lurzatia) borondatezko birzatiketa proiektua. Hasiera bateko onespena
2017ko irailaren 21ean Udal Tokiko Gobernu Batzordeak egindako bilkuran, Juan M.ª Ado Barberón eta M.ª Nieves Lourdes Celayeta Errandoneak aurkeztutako 6. Sektoreko UE2ko Unitatean Borondatezko Birzatiketa Proiektua hasiera batez onestea erabaki du.
1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72 eta 74. artikuluekin bat etorriz -Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen Foru Dekretua da hori- espedientea jendeaurrean izanen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da udal bulegoetan, alegazioak aurkeztu ditzaten.
Beran, 2017ko irailaren 28an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.
Iragarkiaren kodea: L1711340