1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1111/2017 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez deialdia egiten da Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko Asistentzialeko kideak hautatzeko hauteskundeetarako.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 86. artikuluak ezartzen du ezen Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko Asistentziala izanen dela Kudeatzailetzari aholku emateko eta parte hartzeko organoa, eta osaera eta funtzionamendua ezarri ditu.
Berezko kideez gain, Batzorde Tekniko Asistentzialean egonen dira hura osatzen duten plantillako langileen sektoreak ordezkatzeko aukeratzen direnak. Sufragio pertsonal, zuzeneko, libre eta sekretu bidez hautatuko dira.
Bestalde, Osasuneko kontseilariak martxoaren 21ean emandako 78/1996 Foru Aginduak arautzen du gobernu organoetako eta batzorde tekniko asistenzialetako langileen ordezkariak hautatzeko araudia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako zentroetarako.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko Asistentzialeko kideak hautatzeko hauteskundeetarako deialdia egitea. Hartan honako batzordekide hauek hautatuko dira:
–Arlo Klinikoko zuzendarien eta Laguntza Zerbitzuetako buruen bi ordezkari.
–Atalburuen eta buru klinikoen hiru ordezkari.
–Albokoen eta fakultatibo espezialisten sei ordezkari.
–Prestakuntzan dauden langile egoiliarren ordezkari bat.
–Osasun arloko langile diplomadunen hiru ordezkari.
–Erizaintza arloko buruen ordezkari bat.
–Erizaintza Unitateko buruen ordezkari bat.
2. Osasuneko kontseilariaren martxoaren 21eko 78/1996 Foru Aginduan (haren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetako gobernu organoetarako eta Batzorde Tekniko Asistentzialetarako langileen ordezkariak hautatzeko araudia ezarri zen) xedatutakoarekin eta honako arau hauekin bat arautuko dira hauteskundeak:
2.1. Hauteskunde mahai bat eratuko da, egoitza Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzan duena, eta ondoko atal hauek izanen ditu:
a) I. atala: honen barnean egonen dira Nafarroako Ospitaleko, Bideko Ama Birjina Ospitaleko eta Príncipe de Viana kanpo-kontsultetako eraikinetako hautesleak, baita Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Arretarako Zentroetako hautesleak ere. Bozketaren egunean, Nafarroako Ospitaleguneko G pabiloian beteko ditu bere eginkizunak.
b) II. atala: honen barnean egonen dira Ubarmin Klinikako hautesleak, eta bozketaren egunean eraikin horretan beteko ditu bere eginkizunak.
c) III. atala. honen barnean egonen dira San Martin Doktorea osasun zentroaren, Conde Oliveto zentroaren eta Tafallako zentro anbulatorioaren eraikinetako hautesleak. Bozketaren egunean, San Martin Doktorea osasun zentroan beteko ditu bere eginkizunak.
2.2. Atal bakoitzean hauteskunde-mahai sektorial bat eratuko da.
2.3. Hautesleen errolda orokor bat izanen da, eta hautesle errolda bat atal bakoitzeko.
2.4. Behin betiko zein erroldatan dagoen hauteslea, horri dagokion atalean emanen du botoa, eta ez beste inon.
2.5. Aipatutako martxoaren 21eko 78/1996 Foru Aginduan zehazten dira hauteskunde-mahaiaren eta hauteskunde-mahai sektorialen eginkizunak, honako zehaztasunekin bat:
a) Hauteskunde batzordeak onesten dituen jarraibideekin bat beteko dituzte beren eginkizunak hauteskunde-mahai sektorialek. Horretarako, dagokion atalean, langile kolektiboen arabera, hautestontzi bakoitzean eman diren boto guztien kontaketa eginen dute, eta emaitzen berri emanen diote hauteskunde-mahaiari.
b) I. ataleko hauteskunde mahai sektorialak, bere ataleko eginkizunez gain, martxoaren 21eko 78/1996 Foru Aginduak hauteskunde-mahaiari egozten dizkionak ere hartuko ditu, guztirako botoak kontatzeari eta akta egiteari dagokienez.
2.6. Zentro batzuen kokapena ez datorrenez bat atal bakoitzari dagokion bozketa tokiarekin, hauteskunde batzordeak posta bidezko sistema ezarri dezake.
3. Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko Asistentzialerako hauteskundeetarako deialdi hau argitaratzen den egunean, 13:00etan, egitea, jendaurrean, hauteskunde batzordeko, hauteskunde-mahaietako eta hauteskunde-mahai sektorialetako kideen zozketa, eta behin-behineko hautesle-errolda argitaratzea Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzaren egoitzako iragarki oholean eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren web-orrian.
4. Laura San Martín Sánchez de Muniain eta Blanca Aranzueque Jiménez izendatzea hauteskunde batzordeko lehendakari eta ordezko lehendakari, hurrenez hurren.
5. José María Ayerra Lazcano eta María Mercedes Zapata Vázquez de Prada izendatzea (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Administrazio Publikoaren teknikariak, arlo juridikokoak) hauteskunde batzordearen idazkari eta ordezko idazkari, hurrenez hurren.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
7. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzari, Zuzendaritza Asistentzialari, Eritzaintzako Zuzendaritzari eta Profesionalen Zuzendaritzari, baita Ebazpen honetan izendatutako hauteskunde batzordeko titularrei eta ordezkoei, behar diren ondorioak izan ditzan.
8. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz.
Iruñean, 2017ko irailaren 21ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.
Iragarkiaren kodea: F1711046