195. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Arbizuko Udal Plan Orokorraren ordenantzen 70. artikuluaren aldaketa. Hasierako onespena.

Arbizuko Udalak, 2017ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hau hasiera batean onestea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, interesdunek espedientea aztertu eta alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, ordenantzen 70. artikuluaren aldaketaren testua behin betiko onetsi, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Arbizun, 2017ko irailaren 29an.–Alkatea, Karmele Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L1711443