195. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

745/2017 EBAZPENA, irailaren 8koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Perkusioa espezialitatea Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzen duena, Irunberriko “Joaquín Larregla” Udal Musika Eskolak eman ditzakeen ikasketen atalean.

Ikusirik Irunberriko Udaleko alkate-udalburu Rocío Monclús Manjón andreak, Irunberriko “Joaquín Larregla” Udal Musika Eskolaren Patronatuko burua den aldetik, musika eskolak eman ditzakeen ikasketen atalean Perkusioa espezialitatea inskribatzeko eskaera dela-eta izapidetutako espedientea.

Ikusirik Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eman duen aldeko txostena.

Kontuan harturik Musika eta Dantza Eskolen sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko arauak ezarri zituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu hori 79/2010 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak barne merkatuko zerbitzuei buruz 2006ko abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gobernuaren Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan Perkusioa instrumentu-espezialitatea inskribatzea Irunberriko “Joaquín Larregla” Udal Musika Eskolak (ikastetxearen kodea: 31008670) ematen dituen ikasketen atalean. Baimenak 2017ko abuztuaren 2tik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretan sartu baitzen Hezkuntza Departamentuan ikastetxearen titularrak egindako eskaera.

2. Une honetatik aurrera eskola horrek inskribatuta dituen ikasketak Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritakoak dira, oinarrizko eskaintzari dagozkionak, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 1. apartatuko a), b) eta c) letretan ezarritako antolamenduari jarraikiz, musika tresnen espezialitate hauetan: Akordeoia, Klarinetea, Zeharkako Flauta, Perkusioa, Pianoa, Saxofoia eta Tronpeta.

3. Eskolaren osaera aldatuz gero, eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoa ukitzen badu, Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko zaio.

4. Foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan, eskolaren inskripzioa baliorik gabe uzten ahalko da.

5. Administrazioaren ebazpen honen kontra, orobat, administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7. Ebazpen hau igortzea Irunberriko alkateari, “Joaquín Larregla” Udal Musika Eskolaren Patronatuko burua den aldetik, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Arte Ikasketen Atalari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari.

Iruñean, 2017ko irailaren 8an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1710531