195. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko irailaren 6an hartua, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialaren barne araubidearen erregelamenduaren I. eranskinean atzemandako akatsak zuzentzen dituena.

Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialaren barne araubidearen erregelamendua 2016ko azaroaren 9ko Erabakiaren bidez onetsi zuen Nafarroako Gobernuak, Ganberako osoko bilkurak proposaturik, eta 2017ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialaren argitaratu zen, abenduaren 14koan, hori guztia Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialari buruzko apirilaren 10eko 17/2015 Foru Legearen 32.1 artikuluarekin bat.

Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialak jakinarazi du hautesleen errolda berrikusteko lanetan atzeman duela barne araubidearen erregelamenduaren I. eranskineko epigrafe batzuk oker daudela, eta Ganberako osoko bilkurak 2017ko ekainaren 19an erabaki duela haiek zuzentzea.

Gauzak horrela, bidezkoa da Nafarroako Gobernuak onestea Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialaren barne araubidearen erregelamenduaren I. eranskineko akatsen zuzenketa.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialaren barne araubidearen erregelamenduaren I. eranskina aldatzea, atzemandako akatsak zuzentzeko. Honatx aldaketak:

Zerbitzuak taldea.–6. kategoria.

Epigrafe hauek kendu dira: 671, 672, 673, 674, 675, 676 eta 677, izan ere, 7. kategorian ere jasota daude, hangoak baitira.

Zerbitzuak taldea.–9. kategoria.

32 epigrafea kendu da, okerra baita, eta haren ordez 832 epigrafea erantsi da.

Zerbitzuak taldea.–10. kategoria.

874 eta 999 epigrafeak kendu dira, okerrak baitira, eta horien ordez 884 eta 991 epigrafeak erantsi dira, hurrenez hurren.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko irailaren 6an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1710447