193. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

232E/2017 EBAZPENA, irailaren 7koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena proiektu honetarako: behe tentsioko lurpeko linea, Antzingo 1. poligonoko 437. lurzatian dagoen nabera, Antzingo industrialdetik, Antzingo udal-mugartean. Electra J.A. Martínez SLk sustatu du.

2017ko maiatzaren 8an, goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu zen Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan. Espediente hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I. epigrafean (Energiari buruzko instalazioak) sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela bere baitan, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Proposamenaren xedea da energia elektrikoa eramatea Antzingo 1. poligonoko 437. lurzatian dagoen nabera, 255 bat metroko lurpeko linea baten bidez, Antzingo industrialdeko hornidura elektrikoari lotutako azpiegituretatik, hots enpresa eskatzaileak kudeatzen duen lurzatiaren mugakide den tokitik.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiaren 2001eko maiatzaren 15eko 509 Ebazpenaren bidez aldeko txostena eman zen nekazaritzako biltegia elektrizitatez hornitzeko, eta, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiaren apirilaren 2ko 56E/2012 Ebazpenaren bidez, hura zabaltzea baimendu zen.

Txosten honen xede den lineak industrialdearen urbanizazioa inguratzen du, lurzoru urbanizatuan, eta azkeneko 30 edo 40 metroak bakarrik doaz lurzoru urbanizaezinean barna, NA-132 Lizarra-Gasteiz errepidearen bazterretan. Lurzoru urbanizaezinean barna doan tarte honen zatirik handiena gurutze bati dagokio, non bat egiten duten poligonoaren mugakide den landa bide batek eta nabearen sarbide zolatuaren azkeneko zatiak.

Sustatzaileak aurkeztutako agirien artean dago Herri Lanetako Zuzendaritza Nagusiaren baimena, linea hori ezar dadin NA-132 errepidearekin parez pare, bazterretan. Herri Lanetako zuzendari nagusiaren uztailaren 19ko 602/2017 Ebazpenaren bidez eman zen aipatutako baimena.

Gainera, espedientean daude udalaren aldeko txostena eta Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalaren aldeko txostena ere, proiektua lurzoru urbanizaezinean ezartzeari dagokionez. Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak espedientearen aldeko txostena eman du, zenbait baldintzarekin.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua betez, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea proiektu honetarako: behe tentsioko lurpeko linea, Antzingo 1. poligonoko 437. lurzatian dagoen nabera, Antzingo industrialdetik, Antzingo udal-mugartean. Electra J.A. Martínez SLk sustatu du.

2. Baimenak ondoko neurri hauek aplikatzera behartzen du:

• Ingurumen arlokoak:

–Sortutako hondakinak behar bezala kudeatuko dira, proiektuaren dokumentazio teknikoan dagoen kudeaketa planaren eta indarreko legeriaren arabera.

–Azpiegitura egiteko behar diren obrak bukatu ondoren, ukitutako eremuak lehengoratuko dira.

• Hirigintza arlokoak:

–Baimen honek bere baitan hartzen du energia elektrikoa eramatea nekazaritzakoa soilik den biltegi batera. Baimen honek ez du babesten lurzoru urbanizaezinean dauden edo bertan paratu gogo diren beste jarduera batzuk elektrizitate sarera lotzea.

–Egin gogo diren lanek uki ditzaketen edo lanen trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak hasi baino lehen, behar diren kontsultak eginen ditu, eta, hala badagokio, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik;

  • Zehazki, Herri Lanetako Zuzendaritza Nagusiaren uztailaren 19ko 602/2017 Ebazpenean xedatutakoa beteko da, honako honi dagokionez: behe tentsioko lurpeko linea kanalizatzea NA-132 A Lizarra-Gasteiz errepideko ezkerreko bazterrean, Antzingo poligonoko 15+280 eta 15+520 kilometro puntuen artean.

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen honen bidez babesten den jarduera egin edo martxan jarri beharko da baimena eman eta bi urteko epean gehienez. Epe hori iragandakoan, baimenaren ondorioak bukatuko dira, eta ez du eraginik izanen. Jarduera uzteak berarekin ekarriko du jardueraren titularrak ukitutako lurrak lehengoratu beharra, gehienez ere 5 urteko epean, eraikuntzak eraitsiz eta/edo kenduz. Alde horretatik, 35/2002 Foru Legearen 119. artikuluarekin bat, lizentzia eman baino lehen, udalak eskatuko dio sustatzaileari aitor dezala konpromisoa hartzen duela lurzorua bost urteko epean gehienez lehengoratzeko, baimendutako jarduera uzten badu.

3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 2.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.

4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu, izan ere artikulu horretan lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau igortzea Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari, Antzingo Udalari, Basozaintzari (8. barrutia, Lizarrako iparraldea) eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko irailaren 7an.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Ursúa Sesma.

Iragarkiaren kodea: F1710457