1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
400/2017 EBAZPENA, irailaren 29koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako udalek ondasun eta eskubideen udal inbentarioa egiteko eta udalaren lurzoru ondarearen inbentario bereizia prestatzeko diru-laguntzen deialdia ebazten duena.
Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, martxoaren 28ko 138/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako udalek ondasun eta eskubideen udal inbentarioa egiteko eta udalaren lurzoru ondarearen inbentario bereizia prestatzeko diru-laguntzen deialdia onetsi zen. Deialdiaren 2., 3., eta 6. oinarrietan deialdira aurkezteko bete beharreko baldintzak ezarri ziren, bai eta proposamenak baloratzean kontuan hartu beharreko elementuak ere.
Ondasun eta eskubideen udal inbentarioa egiteko eta udalaren lurzoru ondarearen inbentario bereizia prestatzeko diru-laguntzak jasotzeko entitateek egin dituzten eskaerak ikusirik, kasuan kasuko administrazio espedienteak azterturik, eta Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko Aurrekontu eta Kontabilitateari buruzko Aholkularitzarako Atalaren proposamena jasotzen duen txostena kontuan harturik.
Horrenbestez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1.–I. eranskineko zerrendan ageri diren udalerrietako udalei aipatutako diru-laguntzak ematea, eta 73.944,53 euroko gastua xedatzea horiek finantzatzeko, Nafarroako Gobernuaren 2017ko ekitaldirako Gastuen Aurrekontuko “Toki entitateen udal ondasunen inbentarioak” izeneko 780001-78200-7609-922400 kontu-sailaren kargura. Eranskinean, udalak deialdiaren 6. oinarriko irizpideei jarraikiz emandako puntuazioaren arabera ordenatuta daude, handienetik txikienera.
2.–II. eranskinean aipatzen diren udalerrietako udalek diru-laguntzak jasotzeko aurkeztutako eskaerak ezestea eranskinean bertan adierazten diren arrazoiengatik.
3.–Deialdian baimendutako zenbatekoaren (75.000 euro) eta aurreko puntuan onetsitako zenbatekoaren (73.944,53 euro) arteko aldearen saldoa hau da, 1.055,47 euro, deialditik aske utzi eta Nafarroako Gobernuaren 2017ko ekitaldirako Gastuen Aurrekontuko “Toki entitateen udal ondasunen inbentarioak” izeneko 780001-78200-7609-922400 kontu-sailean dagoen kopuru erabilgarriari gehitzea.
4.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Diru-laguntzen Datu-base Nazionalean argitaratu eta entitate interesdun guztiei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta aditzera ematea bidezko dela haren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
5.–Ebazpen hau igortzea Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atalera (kontabilitate zentroa) eta zuzendaritza nagusi horretako Aurrekontu eta Kontabilitateari buruzko Aholkularitzarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2017ko irailaren 29an.–Toki Administrazioko Zuzendari Nagusia, Xabier Lasa Gorraiz
I. ERANSKINA Entitate onuradunak |
ESPEDIENTE | ENTITATEA | IFZ | PUNTUAK | LAGUNTZAREN KOSTUA (eurotan) | DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA (eurotan) |
13/2017 | Tafalla | P3122700B | 86,09 | 7.260,00 | 3.630,00 |
08/2017 | Murchante | P3117600A | 78,17 | 6.401,81 | 3.200,91 |
05/2017 | Cintruénigo | P3107100D | 77,46 | 7.260,00 | 3.630,00 |
27/2017 | Uharte | P3112100G | 76,86 | 7.258,49 | 3.629,25 |
22/2017 | Mendabia | P3116500D | 76,76 | 7.072,45 | 3.536,23 |
21/2017 | Bera | P3125000D | 76,66 | 6.048,49 | 3.024,25 |
20/2017 | Azkoien | P3120200E | 76,61 | 7.260,00 | 3.630,00 |
18/2017 | Erriberri | P3119100J | 75,70 | 5.920,23 | 2.960,12 |
07/2017 | Milagro | P3116900F | 74,31 | 7.133,86 | 3.566,93 |
33/2017 | Cortes | P3107700A | 73,38 | 6.812,30 | 3.406,15 |
32/2017 | Castejón | P3106900H | 70,14 | 7.260,00 | 3.630,00 |
26/2017 | Aiegi | P3104100G | 60,00 | 5.920,23 | 2.960,12 |
09/2017 | Gares | P3120600F | 56,98 | 7.260,00 | 3.630,00 |
24/2017 | Larraga | P3114100E | 56,31 | 7.199,50 | 3.599,75 |
23/2017 | Irurtzun | P3190400F | 56,00 | 2.095,72 | 1.047,86 |
29/2017 | Ablitas | P3100600J | 55,62 | 5.000,00 | 2.500,00 |
10/2017 | Caparroso | P3106400I | 54,26 | 7.260,00 | 3.630,00 |
03/2017 | Ergoiena | P3109000D | 44,55 | 6.231,50 | 3.115,75 |
25/2017 | Sartaguda | P3122300A | 41,55 | 7.247,90 | 3.623,95 |
34/2017 | Arroitz | P3103600G | 41,28 | 4.952,23 | 2.476,12 |
17/2017 | Etxauri | P3108400G | 40,68 | 1.312,85 | 656,43 |
36/2017 | Artaxoa | P3103800C | 39,94 | 4.821,85 | 2.410,93 |
01/2017 | Garinoain | P3111300D | 39,85 | 3.012,90 | 1.506,45 |
19/2017 | Villatuerta | P3125700I | 39,12 | 6.043,95 | 3.021,98 |
12/2017 | Barasoian | P3104500H | 38,55 | 3.842,96 | 1.921,35 |
GUZTIRA | 73.944,53 |
II. ERANSKINA
Baztertutako entitateak
ESP. | ENTITATEA | PUNTUAK | BAZTERTZEKO ARRAZOIA |
6/2017 | Cárcar | 42,97 | Uko egitea |
16/2017 | Jaitz | 41,31 | Uko egitea |
11/2017 | Gesalatz | 40,75 | Uko egitea |
28/2017 | Elo | 37,50 | Kreditu gutxi |
35/2017 | Los Arcos | 37,23 | Kreditu gutxi |
31/2017 | Irunberri | 36,49 | Kreditu gutxi |
4/2017 | Olazti | 34,83 | Kreditu gutxi |
15/2017 | Oloritz | 33,30 | Kreditu gutxi |
2/2017 | Untzue | 25,00 | Kreditu gutxi |
30/2017 | Baztan | 76,57 | 7.2 oinarriko dokumentazioa ez aurkeztea |
14/2017 | Urrotz-Hiria | 42,57 | 7.2 oinarriko dokumentazioa ez aurkeztea |
Iragarkiaren kodea: F1711368