193. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Elikagaien bankua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen Batzarrak, 2017ko ekainaren 1ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen elikagaien bankua arautzen duen ordenantzan, eta erabakia 2017ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hona hemen:

Ordenantzaren 4. artikuluan, honako hau dioen tokian:

–Familia unitatearen hileko diru-sarrera guztien kontua ez izatea ondotik ematen diren mugak baino handiagoa, familia unitatetzat harturik helbide berean bizi diren lagun guztiak.

FAMILIA UNITATEKO KIDEEN KOPURUA

GEHIENEKO DIRU-SARRERAK

1

642,00 euro

2

769,00 euro

3

833,00 euro

4

897,00 euro

5

962,00 euro

6

1.026,00 euro

7

1.090,00 euro

8

1.154,00 euro

Honela behar du:

–Familia unitatearen hileko diru-sarrera guztien kontua ez izatea ondotik ematen diren mugak baino handiagoa, familia unitatetzat harturik helbide berean bizi diren lagun guztiak.

FAMILIA UNITATEKO KIDEEN KOPURUA

GEHIENEKO DIRU-SARRERAK

1

600,00 euro

2

810,00 euro

3

960,00 euro

4

1050,00 euro

5

1140,00 euro

6 edo gehiago

1.200,00 euro

Donezteben, 2017ko irailaren 26an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1711131