2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Kreditu bereziak eta kreditu-gehigarriak Udalaren 2017ko aurrekontu arruntean. Behin betiko onespena
Tuterako Udalak, 2017ko abuztuaren 22an egin osoko bilkuran, kreditu berezien eta kreditu-gehigarrien espedientea onetsi zuen Udalaren 2017ko aurrekontu arruntean; guztira, 290.667,27 euro dira.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, 2017ko irailaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak 2017ko abuztuaren 22an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Udalaren 2017ko aurrekontu arruntean kreditu bereziak egiteko espedientea (290.667,27 eurokoa) behin betiko onetsirik gelditu da, eta, 202.3 artikuluari jarraituz, argitara ematen da gehigarri horien iragarkia, kapituluka laburturik:
Gastu beheitituak:
A) Eragiketa arruntak.
1.–Langileen gastuak: 6.000,00 euro.
2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 55.000,00 euro.
3.–Finantza-gastuak: 11.907,27 euro.
Gastu beheitituak, guztira: 72.907,27 euro.
Gastu goitituak:
A) Eragiketa arruntak.
2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 71.338,63 euro.
4.–Transferentzia arruntak: 9.068,64 euro.
B) Kapital eragiketak.
6.–Inbertsio errealak: 210.260,00 euro.
Gastu goitituak, guztira: 290.667,27 euro.
Diru-sarrera goitituak:
A) Eragiketa arruntak.
5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretakoak: 10.000,00 euro.
B) Kapital eragiketak.
7.–Kapital-transferentziak: 69.885,00 euro.
9.–Finantza-pasiboen goiti-beheitiak: 137.875,00 euro.
Diru-sarrera goitituak, guztira: 217.760,00 euro.
Laburpena:
Gastu beheitituak: 72.907,27 euro.
Gastu goitituak: 290.667,27 euro.
Kendura: 217.760,00 euro.
Diru-sarrera goitituak: 217.760,00 euro.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetako bat erabil daitekeela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Tuteran, 2017ko irailaren 26an.–Ekonomia eta Ogasuneko zinegotzia, José Ángel Andrés Gutiérrez.
Iragarkiaren kodea: L1711154