2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Laburpena, Iruñeko herritarrek euskara
ikasteko diru-laguntzen deialdiarena
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 363947.
Deialdi honen xedea da deialdiaren B) atalean ageri diren jarduketak egiteko diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatuari jarraikiz; hori hasiera batez onetsi zen Udalak 2005eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, eta behin betikoa bihurtu da, ez baita erreklamaziorik aurkeztu jendaurreko aldian. Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan, Diru-laguntzen ordenantza orokorrean ezarritako manuak aplikatuko dira (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 17an).
A.–Deialdia egin duen entitatea:
1. Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.
2. Organo emailea: Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzitza ordezkaria.
3. Alor kudeatzailea: Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorra.
4. Instrukzio organoa: diru-laguntza kudeatzen duen alorreko Idazkaritza Teknikoa.
B.–Diru-laguntzaren xedea, baldintzak, betebeharrak eta helburua.
1. Deialdiaren xedea:
Deialdi honen xedea da diru-laguntzak ematea Iruñeko bizilagunei euskara ikastaroetara joan daitezen, B.3 puntuan aipatutako edozein modalitatetan.
2. Deialdiaren helburua: herritarren parte-hartzea sustatzea euskara ikasteko ikastaroetan, B.3 puntuan aipatutako edozein modalitatetan.
3. Diruz lagun daitezkeen ekintzak/proiektuak/jokabideak/jarduerak egiteko baldintzak, betekizunak eta epea:
B.3.1. Laguntza eska daiteke euskara ikasteko modalitate hauetarako:
–Ikastea modu estentsiboan eta “on line”, 2016-2017 ikasturtean.
–Ikastaro trinkoak barnetegiak ez direnetan, 2016ko azarotik 2017ko irailera, biak barne.
–2017ko udan eginiko ikastaroak.
–Ikastaro trinkoak barnetegietan, 2016ko azarotik 2017ko irailera, biak barne.
B.3.2. Laguntza hau jaso dezakete zentro homologatuek (euskaltegiek, gau-eskolek...) antolatutako ikastaroek, deialdi honetarako ondoko hauek:
–Euskararen irakaskuntzako zentro ofizialek.
–Helduen irakaskuntzarako ikastetxe diruz lagunduen erregistroan inskribatutako zentroek (Nafarroako Gobernua).
–HABEk (Euskal Autonomia Erkidegoko Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) homologatutako zentroek.
Iruñean, 2017ko irailaren 27an.–Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, Maider Beloki Unzu.
Iragarkiaren kodea: L1711159