2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Aldaketa 2017ko ekitaldiko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2017ko abuztuaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Noain Elortzibarko Udalaren 2017ko ekitaldiko plantilla organikoa aldatzeko espedientea.
Erabaki hori 2017ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 28an.
Legez ezarritako epea igaro delarik inork erreklamaziorik edo/eta alegaziorik aurkeztu gabe, bidezko da behin betiko onestea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuarekin bat, martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legeak aldatu baitzuen.
NOAIN ELORTZIBARKO UDALAREN 2017KO EKITALDIKO PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUEN ESPEDIENTEA Noain Elortzibarko Udaleko plantilla organikoan 2.37 zenbakiko lanpostua sortzen da, ezaugarri hauek dituena: |
ZK. | LANPOSTUA | LANPOSTU KOPURUA | IZAERA | MAILA | SARBIDEA | OSAGARRIAK | H-I |
A | B | C | D | E | F | G | H | I |
ALKATETZA |
IDAZKARITZA, ZERBITZU OROKORRAK, HIRIGINTZA, INGURUMENA, OBRAK ETA ZERBITZUAK |
2.37 | Ikastetxeko 2. etxezaina | 1 | F | D | ML | 15 | 24,85 | | | | | 5 | | | H |
Izaera: BB = Behin-behinekoa; F = Funtzionarioa; LK = Lan-kontratuduna; A = Amortizatzekoa. Sarbidea: IL = Izendapen librea; OL = Oposizio-lehiaketa; LM = Lehiaketa murriztua; ML = Merezimendu lehiaketa. H = Hutsik. I = Iraungitzeko. | Osagarriak: A = Mailako osagarria. B = Lanpostuko osagarria. C = Bateraezintasuneko osagarria. D = Berariazko osagarria. E = Arrisku bereziko osagarria. F = Lanaldi luzapeneko osagarria. G = Lanaldi zatituko osagarria. H = Erantzukizuneko osagarria. I = Dedikazioko osagarria. |
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Noain Elortzibarren, 2017ko irailaren 19an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.
Iragarkiaren kodea: L1710951