2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
2017ko ekitaldiko udal aurrekontuko aldaketen espedienteak. Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2017ko abuztuaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2017ko ekitaldiko udal aurrekontuan aldaketak egiteko hiru espediente.
Erabaki hori 2017ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 28an.
Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.
2017ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedientea.
1.–Espedientea: Kreditu-gehigarria, 7.000,00 eurokoa, “Inbertsio errealak” izeneko 6. kapituluko gastu-partida batean, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua.
2.–Espedientea: Kreditu berezia, 3.000,00 eurokoa, “Ondasun arrunt eta zerbitzuetako gastuak” izeneko 2. kapituluko gastu-partida batean, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua.
3.–Espedientea: Kreditu berezia, 20.300 eurokoa, “Inbertsio errealak” izeneko 6. kapituluko gastu-partida batean, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua.
Noain Elortzibarren, 2017ko irailaren 19an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.
Iragarkiaren kodea: L1710950