2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERGOIENA
Aurrekontuko 3/2017 aldaketa hasiera batean onetsirik
Ergoienako Udalak, 2017ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, onetsi zuen, hasiera batean, aurrekontuko 3/2017 aldaketaren espedientea.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da aldaketa hau.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udalaren idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da.
Ergoienan, 2017ko irailaren 29an.–Alkatea, Joseba Imaz Berastegui.
Iragarkiaren kodea: L1711338