193. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Aldaketa, Arriskugarri gerta daitezkeen zakurrak eta bertzelakoak edukitzea arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Artaxoako Udalak, 2017ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran eta bertan ziren guztiak bat etorrita, aldaketa hasiera batez onetsi zuen Arriskugarri gerta daitezkeen zakurrak eta bertzelakoak edukitzea arautzen duen udal ordenantzan, hura ebazpen judizial batzuen erabakietara egokitzeko, zehazki doberman arrazako zakurrak kentzeko.

Onespenaren erabakia 2017ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8an, eta erreklamazio, kexa edo oharrik gabe iragan da jendaurreko epea. Hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, maiatzaren 31ko 15/2002 Legean duen idazketaren arabera, behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa ematen da argitara. Honela gelditzen da 2. artikuluko 2. apartatua:

2.–Honako arraza hauetako zakurrak: american staffordshire terrier, Mallorcako ausiki zakurra, Kanarietako ausiki zakurra, artzanor napolitarra, bullmastiff eta tosa japoniarra. Horietaz gain, oro har, arraza horien ondorengoak izanik, beren ezaugarri etnikoak dituztenak eta beren gurutzatzeak.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2017ko irailaren 19an.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1710949