193. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Musika Eskolaren gaineko ordenantza fiskala.
Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2017ko uztailaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Musika Eskolaren gaineko ordenantza fiskala.

2017ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 11n, delako ordenantzaren hasierako onespenaren eta jendaurreko epearen iragarkia, baita Udalaren iragarki oholean ere. Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik gabe iraganik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Aldaketa horrek beharrezko ondorio juridikoak izan ditzan, osorik argitaratzen da haren testua, delako artikuluan ezarria bete beharrez.

Arroitzen, 2017ko irailaren 27an.–Alkate udalburua, Antonio Ángel Moleón Segura.

MUSIKA ESKOLENGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAREN ORDENANTZA

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri dira ordenantza honetako prezio publikoak.

2. artikulua. Ikasturte bakoitzean zerbitzua emateko eskatzen duten ikasleek ordaindu beharko dute prezioa. Ikasturtea hasten denean sortzen da ordaindu beharra, eta ikasten dutenek edo, adin txikikoak badira, haien legezko ordezkariek ordaindu beharko dute.

3. artikulua. Inskripzioak edozein mementotan egin daitezke, inskripzioa egin hurrenkeraren araberako lehentasuna emanez. I. eranskin gisa datorren agiria betez eginen da inskripzioa.

4. artikulua. Prezioa ikasturteak dirauen bitartean ordainduko da, hileko kuotatan. Ez zaie zati proportzionalik itzuliko baja ematen duten ikasleei, salbu irakasleen zuzendaritzak kontrakoa erabakitzen badu ezinbesteko kasuetan edo antzekoetan. Ikasturtea hasitakoan inskribatuz gero, dagokion zatia gehi %15 ordainduko da.

Aurreko ikasturtean zerbait ordaindu ez duen orok, hurrengorako matrikula egin aurretik ordaintzeke daukana ordaindu beharko du lehenik.

5. artikulua. Tarifen ondoko taulan jasota dauden datuen arabera ordainduko da prezioa, eta ikasturte bakoitzean prezioak igoko dira kontsumoko prezioen indizeak Nafarroan duen igoeraren arabera, betiere gorantz biribilduta, alegia, ateratzen den zatikiaren partez goragoko hurrengo osoko zenbakia emanez, Udalak kontrakoa erabakitzen ez duen bitartean.

Tarifen taula, 25 ikasletarako:

IRAKASGAIA

PREZIOA HILEAN

ESKOLA-ORDUAK ASTEAN

KURTSOAREN PREZIOA iraila-ekaina

Musika Hizkuntza

15,00

1,00

150,00

Musika-tresna

45,00

0,50

450,00

Musika Hizkuntza + Musika-tresna

58,00

1,50

580,00

Musika Tresnen Taldea

ordaindu gabe

aldian behin

ordaindu gabe

6. artikulua. Eskolako koordinazioaren arduradunek zehaztuko dute matrikulatutako ikasleak zein klasetan arituko diren, eta matrikulatuak ezin izanen du inoiz irakaslea hautatu, eta ezin izanen da kurtsoa egiteko edo kurtsoan jarraitzeko baldintza gisa ezarri ikasleari irakasle zehatz bat egokitzea. Kurtso bakoitzean ikasleen gutxieneko kopuru bat izanen da.

7. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen araubideari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legean ezarritakoari jarraituko zaio.

Azken xedapen bakarra.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

I ERANSKINA

Eskabidea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1711152