193. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Kudeaketa hitzarmena, 5. poligonoko 542. lurzatiaren 4D-3A azpiunitatean. Behin betiko onespena

Arguedasko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2017ko maiatzaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen José María Calavia Irisarrirekin sinatu beharreko kudeaketa hitzarmena, katastroko 5. poligonoko 542. lurzatiaren 4D-3A azpiunitateari buruzkoa, hain zuzen ere Arguedasko Sopeña kaleko 15 zenbakiari dagokiona.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 7. artikuluan xedatuari jarraikiz, herritarrei espedientearen berri eman zitzaien, eta bitarte horretan inork ez zuen iradokizunik aurkeztu. Halaber, aipatu legearen 23. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egon zen hogei egun baliodunean, interesdunek bidezko iruditzen zitzaizkien oharrak edo alegazioak aurkez zitzaten. Inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Arguedasko Udalak, 2017ko abuztuaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea José María Calavia Irisarrirekiko kudeaketa hitzarmena, katastroko 5. poligonoko 542. lurzatiaren 4D-3A azpiunitateari buruzkoa, hain zuzen ere Arguedasko Sopeña kaleko 15 zenbakiari dagokiona.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23. artikulua eta hurrengoak bete beharrez.

Arguedasen, 2017ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1711139