32. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

TUTERAKO ZENTRO ELKARTUA. 2014-2015 ikasturterako irakasle-tutore izateko hainbat lanposturen lehiaketarako deialdia.

UHUNeko irakasle-tutoreak hautatzeko, “venia docendi” eman eta errebokatzeko eta zentro elkartuekin lotzeko Erregelamenduaren II. kapitulua aplikatuz.

UHUNeko Tuterako zentro elkartuko partzuergoak erabaki du merezimendu lehiaketarako deia egitea I. eranskinean zerrendatzen diren irakasle-tutoreen lanpostuak betetzeko.

OINARRIAK

1.–Izangaien betebehar orokorrak.

1.1. Aipatu lehiaketan onartua izateko, eskatzaileek gradudun, lizentziadun, ingeniari edo titulu baliokidea izan behar dute eta, hala bada, diplomadun, ingeniari tekniko edo titulu baliokidea. Titulazioak lehiaketan betetzen nahi diren irakasgaiekin izan behar du zerikusia.

1.2. Eskatzen diren betebeharrak betetzeko eta alegatzen diren merezimenduak izateko erreferentziako eguna, eskabideak aurkezteko epearen azkena izanen da.

2.–Eskaerak.

2.1. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 18an hasiko da, eta 25ean bukatu.

2.2. Lehiatzaileek I. eranskineko zein lanpostu eskuratu nahi duten, horietako bakoitzerako aurkeztuko dute eskabide bat, II. eranskinaren eredukoari jarraikiz, tituluaren eta ziurtagiri akademikoaren kopia eskaneatuarekin batera.

2.2.1. Posta elektronikoaren bidez, ahal bada.

Lehiatzaileek zentro elkartuaren convocatorias@tudela.uned.es helbide elektronikora bidali beharko dituzte honako hauek:

1.–Sinatutako eskabidea (II. eranskina), tituluaren eta ziurtagiri akademikoaren kopia eskaneatuarekin batera. Sinadura digitala izan daiteke (sinadura elektroniko arrunta).

2.–Sinatutako curriculum vitae, deialdi honetako III. eranskinean ezarritako formatua erabilita.

3.–Deialdiaren curriculum vitae ofizialean alegatutako merezimenduak frogatzen dituzten agiriak.

Aipatu agiriak ondoko izenak dituzten hiru fitxategiotan emanen dira:

1.–SOL. Izen-deiturak. Ikastetxearen izena. Lanpostuaren zk. (Tituluaren eta ziurtagiri akademiko pertsonalaren kopia eskaneatua sartuko da).

2.–CV. Izen-deiturak. Ikastetxearen izena. Lanpostuaren zk.

3.–DA. Izen-deiturak. Ikastetxearen izena. Lanpostuaren zk.

Aipatu fitxategiek pdf formatua izan behar dute ezinbestean, eta 20 mega gehienez.

Bakarrik posta elektroniko bat onartuko da lehiatzaile eta lanpostu bakoitzeko.

Postaren “gaia” eremuan honako hau zehaztuko da, besterik ez:

–Lanpostuaren zenbakia: (lanpostuaren zenbakia adierazi behar da) Tuterako zentroko tutorea izateko deialdia.

2.2.2. Eskabidea, tituluaren eta ziurtagiri akademiko pertsonalaren kopia eskaneatuarekin batera, zentro elkartuaren egoitzan ere aurkezten ahal da (Magallón, 8. 31500 Tutera (Nafarroa)). Kasu horretan, zentro elkartuaren convocatorias@tudela.uned.es helbide elektronikora bidali beharko dituzte aurreko atalean adierazitako agiriak, aipatu 3 fitxategietan eta adierazpen berberekin.

2.2.3. Eskaera, tituluaren fotokopiarekin batera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako prozeduraren baten bidez ere aurkezten ahal da. Eskaerak posta bulegoen bidez bidaltzen badira, gutun-azala zabalik aurkeztu beharko dira, posta-funtzionarioak, ziurtatu baino lehen, eguna eta zigilua jar diezazkien kopia guztiei.

Kasu horretan, zentro elkartuaren helbide elektronikora bidali beharko dituzte aurreko ataletan adierazitako agiriak, aipatu 3 fitxategietan eta adierazpen berberekin.

3.–Izangaien onarpena.

3.1. Eskabideak aurkezteko epea igarota, zentro elkartuak ebazpen bat emanen du hamar egun naturaleko epean, non onetsitzat emanen den onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Zentro elkartuko iragarki oholean eta web orrian argitaratuko da zerrenda.

3.2. Baztertutako izangaiak zazpi egun naturaleko epea izanen du baztertua izateko akatsa zuzentzeko, behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik hasita. Epe horretan akatsa zuzentzen ez badu, ulertuko da interesdunak atzera egiten duela eskaeran.

3.3. Zentro elkartuak martxoaren 20an argitaratuko du lehiatzaileen behin betiko zerrenda.

5.–Hautapen batzordeak.

5.1. Deialdi honen xedeko lehiaketarako hautapen batzordeetan, UHUNeko irakasle-tutoreak hautatzeko, “venia docendi” eman eta errebokatzeko eta zentro elkartuekin lotzeko Erregelamenduaren 8. artikuluan agertzen diren kideak arituko dira.

5.2. Izangaien merezimenduak baloratzeko, UHUNeko 2009ko urriaren 27ko Gobernu Kontseiluan onetsitako IV. eranskineko baremoari jarraituko zaio.

5.3. Deialdiaren curriculum vitae ofizialaren ereduan bildutako merezimenduak baloratuko dira, eta ez besterik, 2. atalean deskribatutako prozeduraren bidez bidalitako agiriekin bat.

6.–Lehiaketa ebazteko epea.

Hautapen batzordeak apirilaren 7tik 11ra bitarte arituko dira.

7.–Hautatutako lehiatzaileen behin-behineko zerrenda eta hautapen batzordeen aktak argitaratzea.

Hautapen batzordeek baremazio prozesua bukatu ondoren, eta maiatzaren 6a baino lehen, hautatutako lehiatzaileen behin-behineko zerrenda eta aktak argitaratuko ditu zentro elkartuak.

8.–Erreklamazioak.

Hautapen batzordeen jarduketen aurka lehiatzaileek erreklamazioa aurkezten ahalko dute zentro elkartuan, V. eranskineko ereduaren arabera, zentro elkartuak emaitzak argitaratu ondoko hamabost egun naturaleko epean. Erreklamazioetarako batzordeak ebatziko du. UHUNeko irakasle-tutoreak hautatzeko, “venia docendi” eman eta errebokatzeko eta zentro elkartuekin lotzeko Erregelamenduaren 11. artikuluan agertzen diren kideek osatzen dute batzorde hori.

9.–Erreklamazioak ebaztea.

Irailaren 1a baino lehen, aurkeztutako erreklamazioen gaineko ebazpenaren berri emanen die zentro elkartuak interesdunei.

10.–Hautatutako lehiatzaileen behin betiko zerrenda.

Zentro elkartuak urriaren 1a baino lehen argitaratuko du hautatutako lehiatzaileen behin betiko zerrenda.

11.–Agiriak aurkeztea.

Lanpostu bakoitzean lehen postuan dauden lehiatzaileek agiri egokiak edo lanposturako ukoa aurkeztuko dute hamar egun balioduneko epean. Hori egiten ez badute edo emandako agiriek agerian uzten badute eskatutako betebeharren bat betetzen ez dutela, haren jarduketa guztiak deuseztatuko dira, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe, eta batzordeak ezarri duen lehentasun hurrenkeraren hurrengo izangaia proposatuko da, hala bada. Lehentasun hurrenkerarik ez badago, lanpostua bete gabe geldituko da.

12.–Azkeneko arauak.

12.1. Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar lehiatzaileek deialdiaren oinarriak onartzea, bai eta haren garapena eta batzordeek beren ahalmenak erabiliz hartzen dituzten erabakiak ere, erreklamazio egokiak galarazi gabe.

12.2. UHUNaren Estatutuen 138. artikuluarekin bat, urriaren 15a baino lehen entitate juridikoko lehendakariak izendapenerako proposamena igorriko du UHUNeko Errektoretzara lanpostu bakoitzean puntuazio altuena lortu duten izangaien alde.

Tuteran, 2014ko otsailaren 6an.–Tuterako zentro elkartuko Patronatuko lehendakaria, José Iribas Sánchez de Boado.

I. eranskina

TUTERAKO ZENTRO ELKARTUA

Lanpostuen zerrenda eta ezaugarriak

Bateragarritasun araubidea.

Bateragarritasun araubideari dagokionez, UHUNeko zentro elkartuetako tutoretzaren araubideari buruzko irailaren 25eko 2005/1986 Errege Dekretuaren 3. eta 8. artikuluetan xedatutakoari men egin beharko diote hautatutako izangaiek.

Zentro elkartuarekiko lotura.

Irakasle-tutoreak aldika eta aldi baterako lotuko zaizkie zentro elkartuei. (2005/1986 Errege Dekretuaren 5. artikulua).

Lanpostuaren zk.:

1

Zentro elkartua: TUTERA

Karrera: PSIKOLOGIAKO GRADUA

Departamentua: OINARRIZKO PSIKOLOGIA II

Kodea

Irakasgaia

Kurtsoa

Denborazko unitatea

Asteko orduak

Urteko orduak

Urteko ordainsariak

62011089

Motibazioaren psikologia

1

1. lauhilekoa

62011095

Motibazioaren psikologia

1

2. lauhilekoa

62012077

Memoriaren psikologia

2

1. lauhilekoa

62011072

Arretaren psikologia

1

2. lauhilekoa

GUZTIRA:

3**

75

5894,8 euro*

–Eskatzen den titulazioa: Psikologiako lizentzia edo gradua.

–Lanpostua esleitzeko gutxieneko puntuazioa: ez da eskatzen.

Lanpostuaren zk.:

2

Zentro elkartua: TUTERA

Karrera: PSIKOLOGIAKO GRADUA

Departamentua: OINARRIZKO PSIKOLOGIA I

Kodea

Irakasgaia

Kurtsoa

Denborazko unitatea

Asteko orduak

Urteko orduak

Urteko ordainsariak

62012083

Pertzepzioaren psikologia

2

2. lauhilekoa

6201105-

Psikologiaren historia

1

2. lauhilekoa

6201209-

Pentsamenduaren psikologia

2

2. lauhilekoa

62013071

Psikolinguistika

3

1. lauhilekoa

62011066

Ikaskuntzaren psikologia

1

2. lauhilekoa

GUZTIRA:

3**

75

5894,8 euro*

–Eskatzen den titulazioa: Psikologiako lizentzia edo gradua.

–Lanpostua esleitzeko gutxieneko puntuazioa: ez da eskatzen.

Lanpostuaren zk.:

3

Zentro elkartua: TUTERA

Karrera: INGENIARITZA INFORMATIKOKO GRADUA ETA INFORMAZIOAREN TEKNOLOGIETAKO INGENIARITZAKO GRADUA

Departamentuak: INFORMATIKA ETA AUTOMATIKA

Kodea

Irakasgaia

Kurtsoa

Denborazko unitatea

Asteko orduak

Urteko orduak

Urteko ordainsariak

71901066

Konputagailuetako ingeniaritza I

1

2. lauhilekoa

71902025

Konputagailuetako ingeniaritza II

2

1. lauhilekoa

71902048

Sistema eragileak

2

1. lauhilekoa

GUZTIRA:

1,5**

37,5

2947,4 euro*

–Eskatzen den titulazioa: gradudun, lizentziadun, ingeniari edo titulu baliokidea eta, hala bada, diplomadun, ingeniari tekniko edo titulu baliokidea. Titulazioak lehiaketan betetzen nahi diren irakasgaiekin izan behar du zerikusia.

–Lanpostua esleitzeko gutxieneko puntuazioa: ez da eskatzen.

Lanpostuaren zk.:

4

Zentro elkartua: TUTERA

Karrera: INGENIARITZA INFORMATIKOKO GRADUA ETA INFORMAZIOAREN TEKNOLOGIETAKO INGENIARITZAKO GRADUA

Departamentuak: LENGOAIA ETA SISTEMA INFORMATIKOAK

Kodea

Irakasgaia

Kurtsoa

Denborazko unitatea

Asteko orduak

Urteko orduak

Urteko ordainsariak

71901072

Objektuetara bideraturiko programazioa

1

2. lauhilekoa

71902019

Datuen programazio eta egitura aurreratuak

2

1. lauhilekoa

71012024

Programazio lengoaien teoria

2

2. lauhilekoa

GUZTIRA:

1,5**

37,5

2947,4 euro*

–Eskatzen den titulazioa: gradudun, lizentziadun, ingeniari edo titulu baliokidea eta, hala bada, diplomadun, ingeniari tekniko edo titulu baliokidea. Titulazioak lehiaketan betetzen nahi diren irakasgaiekin izan behar du zerikusia.

–Lanpostua esleitzeko gutxieneko puntuazioa: ez da eskatzen.

Lanpostuaren zk.:

5

Zentro elkartua: TUTERA

Karrera: INGENIARITZA INFORMATIKOKO GRADUA ETA INFORMAZIOAREN TEKNOLOGIETAKO INGENIARITZAKO GRADUA

Departamentuak: ADIMEN ARTIFIZIALA

Kodea

Irakasgaia

Kurtsoa

Denborazko unitatea

Asteko orduak

Urteko orduak

Urteko ordainsariak

71901037

Logika eta egitura diskretuak

1

1. lauhilekoa

71901089

Automatak, gramatikak eta lengoaiak

1

2. lauhilekoa

GUZTIRA

1**

25

1964,9 euro*

–Eskatzen den titulazioa: gradudun, lizentziadun, ingeniari edo titulu baliokidea eta, hala bada, diplomadun, ingeniari tekniko edo titulu baliokidea. Titulazioak lehiaketan betetzen nahi diren irakasgaiekin izan behar du zerikusia.

–Lanpostua esleitzeko gutxieneko puntuazioa: ez da eskatzen.

Lanpostuaren zk.:

6

Zentro elkartua: TUTERA

Karrera: ARTEAREN HISTORIAKO GRADUA

Departamentua: ARTEAREN HISTORIA

Kodea

Irakasgaia

Kurtsoa

Denborazko unitatea

Asteko orduak

Urteko orduak

Urteko ordainsariak

6702103-

Teknika eta bitarte artistikoak

1

1. lauhilekoa

67021052

Ikonografia eta mitologia

1

2. lauhilekoa

67022086

Arte garaikidearen historia: XX. mendea

2

2. lauhilekoa

67022100

Arte garaikidearen historia: XIX. mendea

2

1. lauhilekoa

67903013

Artea eta boterea Aro Modernoan (Geografia eta Historia/Artearen Historia)

3

1. lauhilekoa

GUZTIRA:

3**

75

5894,8 euro*

–Eskatzen den titulazioa: Artearen Historiako lizentziadun edo graduduna, Geografia eta Historiako lizentziadun edo graduduna (atala: Artearen Historia), Geografia eta Historiako lizentziaduna (UHUN), Historiako lizentziadun edo graduduna, Giza Zientzietako lizentziadun edo graduduna, Arte Ederretako lizentziadun edo graduduna.

–Lanpostua esleitzeko gutxieneko puntuazioa: 12 puntu.

Lanpostuaren zk.:

7

Zentro elkartua: TUTERA

Karrera: GIZARTE HEZKUNTZAKO GRADUA

Departamentuak: HEZKUNTZAREN TEORIA ETA PEDAGOGIA SOZIALA

Kodea

Irakasgaia

Kurtsoa

Denborazko unitatea

Asteko orduak

Urteko orduak

Urteko ordainsariak

63012079

Lanbide praktikak I

2

1. lauhilekoa

63014032

Lanbide praktikak V

4

1. lauhilekoa

63013104

Ingurumen hezkuntza

3

1. lauhilekoa

63013050

Osasunerako hezkuntza

3

2. lauhilekoa

GUZTIRA:

1,5**

37,5

2947,4 euro*

–Eskatzen den titulazioa: Gizarte Zientzien eremuko lizentzia. Lehentasunezko titulazioa: Pedagogiako lizentzia edo gradua.

–Lanpostua esleitzeko gutxieneko puntuazioa: 6 puntu.

Lanpostuaren zk.:

8

Zentro elkartua: TUTERA

Karrera: GIZARTE HEZKUNTZAKO GRADUA

Departamentuak: HEZKUNTZAN IKERTU ETA DIAGNOSTIKATZEKO METODOAK I

Kodea

Irakasgaia

Kurtsoa

Denborazko unitatea

Asteko orduak

Urteko orduak

Urteko ordainsariak

63901052

Hezkuntzari aplikatutako estatistika

1

2. lauhilekoa

63013096

Lanbide praktikak II

3

2. lauhilekoa

6301401-

Gradu bukaerako lana

4

2. lauhilekoa

GUZTIRA:

1,5**

37,5

2947,4 euro*

–Eskatzen den titulazioa: Pedagogiako, Psikopedagogiako lizentzia. Gizarte Hezkuntzako edo Pedagogiako gradua edo Hezkuntzako doktoretza.

–Lanpostua esleitzeko gutxieneko puntuazioa: ez da eskatzen.

Lanpostuaren zk.:

9

Zentro elkartua: TUTERA

Karrera: ENPRESEN ADMINISTRAZIO ETA ZUZENDARITZAKO GRADUA, EKONOMIAKO GRADUA

Departamentua: ENPRESAREN EKONOMIA ETA KONTABILITATEA

Kodea

Irakasgaia

Kurtsoa

Denborazko unitatea

Asteko orduak

Urteko orduak

Urteko ordainsariak

65023035

Inbertsioa eta finantzaketa

3

1. lauhilekoa

65022047

Marketineko hastapena

2

1. lauhilekoa

65022030

Finantzen matematika

2

1. lauhilekoa

65022099

Produkzioaren zuzendaritza

2

2. lauhilekoa

65024075

Finantza egoeren azterketa

4

2. lauhilekoa

GUZTIRA:

3**

75

5894,8 euro*

–Eskatzen den titulazioa: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia / Enpresa-ikasketetako diploma / Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua / Merkatu-ikerketarako Tekniketako lizentzia / Marketineko gradua.

–Lanpostua esleitzeko gutxieneko puntuazioa: ez da eskatzen.

(*) Ordainsari gordina. Oro har, PFEZeko %2ko atxikipena aplikatzen zaio. Beka 10 hilabetean ordaintzen da.

(**) Irakaslana zehaztu beharreko beste irakasgai batzuekin osatuko da. Zentro elkartuaren beharren arabera zehaztuko dira. Halaber, egiazko dedikazio-orduak hasieran adierazitakoa ez bezalako beste modu batean banatu ahalko dira, irakasgaien denborazko unitatea kontuan hartuta.

II. eranskina

Irakasle-tutorea izateko lanposturako eskabidea

Zentro elkartu honetan irakasle-tutorea izateko hainbat lanposturen lehiaketa publikorako
deia egin da, eta horiek betetzeko izangaitzat onartzeko eskatzen dut

Datu pertsonalak.

Izen-deiturak:

Helbidea:

Posta kodea:

Telefonoa:

Lanpostuaren datuak.

Lanpostuaren zenbakia:

Zentro elkartua:

Karrera:

Departamentua:

1. irakasgaia:

Kod.:

2. irakasgaia:

Kod.:

3. irakasgaia:

Kod.:

4. irakasgaia:

Kod.:

5. irakasgaia:

Kod.:

Irakasle-tutorea bazara, adierazi gaur egun zein irakasgaitan tutorea zaren, “venia docendi” izanik:

1. irakasgaia:

Kod.:

2. irakasgaia:

Kod.:

3. irakasgaia:

Kod.:

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an
Stua.: ....................................................

UHUNeko Tuterako zentro elkartuko partzuergoko lehendakari jauna.

III. eranskina

Curriculuma

1.–Norberaren datuak.

Izen-deiturak: .................................................................................................................................................................................................................................................

NANa: .................................................................................. Non eta noiz luzatua: .......................................................................................................................................

Jaiotza (probintzia eta herria): ........................................................................................................................................................................................................................

Helbidea: .........................................................................................................................................................................................................................................................

Tel. zk.: ............................................................................................................................................................................................................................................................

2.–Prestakuntza akademikoa.

a) Lizentzia, diploma edo baliokidea.

TITULUA

ZEIN UNIBERTSITATETAN ETA ZENTROTAN LUZATUA

ZEIN ERAKUNDEK ETA NOIZ LUZATUA

KALIFIKAZIOA (hala bada)

b) Unibertsitateko master ofiziala.

TITULUA

ZEIN UNIBERTSITATETAN ETA ZENTROTAN LUZATUA

ZEIN ERAKUNDEK ETA NOIZ LUZATUA

KALIFIKAZIOA (hala bada)

c) Beste master batzuk (ez-ofiziala edo titulu berekia).

TITULUA

ZEIN UNIBERTSITATETAN ETA ZENTROTAN LUZATUA

ZEIN ERAKUNDEK ETA NOIZ LUZATUA

KALIFIKAZIOA (hala bada)

d) Tutoretzaren irakasgaiaren antzeko arloan edo arloetan, doktore titulua:

TITULUA

ZEIN UNIBERTSITATETAN ETA ZENTROTAN LUZATUA

ZEIN ERAKUNDEK ETA NOIZ LUZATUA

KALIFIKAZIOA (hala bada)

e) Urrutiko irakaskuntzaren gaineko baliabide eta teknikei buruzko prestakuntza ikastaroak.

TITULUA

ZEIN UNIBERTSITATETAN ETA ZENTROTAN LUZATUA

ZEIN ERAKUNDEK ETA NOIZ LUZATUA

KALIFIKAZIOA (hala bada)

f) Tutoretzan aritzeko alegaturiko titulu akademikoez gainera, beste titulu batzuk.

TITULUA

ZEIN UNIBERTSITATETAN ETA ZENTROTAN LUZATUA

ZEIN ERAKUNDEK ETA NOIZ LUZATUA

KALIFIKAZIOA (hala bada)

3.–Irakasle gisako esperientzia

a) Unibertsitate ez-presentzialetan. (UBL eta ULOALO legeetan aitortutako irakasle figuretako batean).

UNIBERTSITATEA

IRAKATSITAKO GAIAK ETA DEDIKAZIOA

IZENDAPENAREN EDO KONTRATUAREN HASIERA EGUNA

IZENDAPENAREN EDO KONTRATUAREN BUKAERA EGUNA

b) Bestelako unibertsitateetan (UBL eta ULOALO legeetan aitortutako irakasle figuretako batean), goi mailako hezkuntzako beste irakaskuntza batzuetan eta derrigorrezkoaren ondoko Bigarren Hezkuntzan.

UNIBERTSITATEA EDO ZENTROA

IRAKATSITAKO GAIAK ETA DEDIKAZIOA

IZENDAPENAREN EDO KONTRATUAREN HASIERA EGUNA

IZENDAPENAREN EDO KONTRATUAREN BUKAERA EGUNA

c) Unibertsitateko irakaskuntza ez-presentzialetan, tutore gisa.

UNIBERTSITATEA EDO ZENTROA

IRAKATSITAKO GAIAK ETA DEDIKAZIOA

IZENDAPENAREN EDO KONTRATUAREN HASIERA EGUNA

IZENDAPENAREN EDO KONTRATUAREN BUKAERA EGUNA

d) Irakaskuntza berritzeko sareen proiektuetan parte-hartzea.

UNIBERTSITATEA EDO ZENTROA

IRAKATSITAKO GAIAK ETA DEDIKAZIOA

IZENDAPENAREN EDO KONTRATUAREN HASIERA EGUNA

IZENDAPENAREN EDO KONTRATUAREN BUKAERA EGUNA

4.–Argitalpenak.

a) Oihartzun handiko aldizkarietan (*) eta kalitate aitortuko liburuetan argitaratutako artikuluak, tutoretzako irakasgaiarekin zerikusia badute.

TITULUA

ARGITALETXEA

ARGITALPEN-DATA

ORRIAK

(*) Edizio prozesuan dauden lanak adierazi eta argitaletxearen onarpena justifikatu.

b) Artikuluak beste liburu eta aldizkari batzuetan (*), liburu-atalak, argitalpenak biltzarretan, material informatikoa eta ikus-entzunezkoa, eta beste argitalpen batzuk, tutoretzako irakasgaiarekin zerikusirik badute.

TITULUA

ARGITALETXEA

ARGITALPEN-DATA

ORRIAK

(*) Edizio prozesuan dauden lanak adierazi eta argitaletxearen onarpena justifikatu.

c) Beste argitalpen batzuk.

TITULUA

ARGITALETXEA

ARGITALPEN-DATA

ORRIAK

5.–Irakaskuntzaz kanpoko lanbide esperientzia (*).

(*) Irakatsi beharreko irakasgaiekin duen lotura adierazi beharko duzu

6.–Unibertsitateko ikasle gisa izandako esperientzia, urrutiko irakaskuntzarako metodologiak erabili badira.

UNIBERTSITATEA EDO ZENTROA

IKASKETAK

IRAUPENA

7.–Beste merezimendu batzuk.

CURRICULUMA BERRESTEKO EGINBIDEA

Behean sinatzen duenak,............................................................................................................................................................................................................................. jaunak/andreak,

Curriculum honetan biltzen diren datuen eta zerrendatzen diren egiaztagirien egiazkotasunaren erantzukizuna hartzen du eta konpromisoa hartzen du eskatzen zaizkion jatorrizko egiaztagiriak emateko, hala bada.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an
Stua.: ...........................................

IV. eranskina

UHUNeko irakasle-tutoreak hautatzeko lehiaketetarako baremoa, Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 27an onetsia

Lehiakideek aurkeztu eta behar bezala justifikatutako merezimenduen balorazioa baremo honi jarraikiz eginen da:

1.

Aurretiko betebeharra

Lehiaketaren xedeko tutoretzaren deialdian eskatutako titulua.

2.

Prestakuntza akademikoa (5,5 puntu gehienez, %22)*

a) Eskatutako tituluari dagokion ikasketa espedienteagatik (batez besteko kalifikazioa honela aterako da: nahikoen kopurua bider 1, oso ongien kopurua bider 2, bikainen kopurua bider 3 eta ohorezko matrikulen kopurua bider 4 egin eta gero, lau horien batura irakasgaien kopuruaren artean zatituko da)

3 puntu, gehienez

b) Titulua tutoretzako berezko irakasgaietara nola egokitzen den:

1,5 puntu, gehienez

c) Tutoretzaren irakasgaiaren antzeko arloan edo arloetan, unibertsitateko master ofiziala izatea

gehienez puntu bat

d) Tutoretzaren irakasgaiaren antzeko arloan edo arloetan, doktore titulua izatea

2 puntu

e) Urrutiko irakaskuntzaren gaineko baliabide eta teknikei buruzko prestakuntza ikastaroak

1,5 puntu, gehienez

f) Tutoretzan aritzeko alegaturiko titulu akademikoez gainera, beste batzuk izatea. Diplomadunaren, ingeniari teknikoaren edo arkitekto teknikoaren titulua edo balio bereko beste titulu bat, 0,30 puntu; gradudun, lizentziadun, arkitekto, ingeniari edo balio bereko beste titulu bat, 0,5 puntu; tutoretzaren arlokoa ez den beste bateko doktore titulua edo master ofiziala, 0,5 puntu

0,5 puntu, gehienez

3.

Irakasle gisako esperientzia, dedikazio mailaren arabera (5 puntu gehienez, %20)*

a) Unibertsitate ez-presentzialetan (UBL eta ULOALO legeetan aitortutako irakasle figuretako batean) (puntu 1 dedikazio osoan emandako urte bakoitzeko)

5 puntu, gehienez

b) Beste unibertsitate batzuetan (UBL eta ULOALO legeetan aitortutako irakasle figuretako batean), goi mailako hezkuntzako beste ikasketa batzuetan eta derrigorrezkoaren ondoko bigarren hezkuntzan (0,5 puntu dedikazio osoan emandako urte bakoitzeko), eta bestelako edozein irakaskuntza mota legez aitortutako ikastetxeetan (0,25 puntu dedikazio osoan emandako urte bakoitzeko)

4 puntu, gehienez

c) Unibertsitate ez-presentzialetan, tutore gisa (0,4 puntu urte bakoitzeko, urteko dedikazioa 75 ordukoa izan bada)

5 puntu, gehienez

d) Irakaskuntza berritzeko sareen proiektuetan parte-hartzea

gehienez puntu bat

4.

Argitalpenak aldizkarietan, liburuak, liburu-atalak, biltzarrak, material informatikoa eta ikus-entzunezkoa (3 puntu gehienez, %12)*

a) Oihartzun handiko aldizkarietan eta kalitate aitortuko liburuetan argitaratutako artikuluak, tutoretzako irakasgaiarekin zerikusia badute

3 puntu, gehienez

Artikuluak beste liburu eta aldizkari batzuetan, liburu-atalak, argitalpenak biltzarretan, material informatikoa eta ikus-entzunezkoa, eta beste argitalpen batzuk, tutoretzako irakasgaiarekin zerikusirik badute

1,5 puntu, gehienez

c) Beste argitalpen batzuk

0,5 puntu, gehienez

5.

Lanbide esperientzia (5 puntu gehienez, %20)

Tutoretzako irakasgaiarekin zerikusia duen arlo batean, irakaskuntzaz kanpoko lan esperientzia, bi urtetik gorakoa bada

0,75 puntu urteko

6.

Unibertsitateko ikasle gisa izandako esperientzia, urrutiko irakaskuntzarako metodologiak erabili badira (2,5 puntu gehienez, %10)

7.

Tutoretzaren eskakizun akademikoetara izangaia nola egokitzen den (4 puntu gehienez, %16)

Hizkuntza koofizialtasuna duten autonomia erkidegoetako zentro elkartuetako patronatuek, deialdi bakoitzean, erabaki ahalko dute dagokion hizkuntzaren ezagutza behar bezala frogatua lehiatzaileen berariazko merezimendua dela. Kasu horretan, hautapen batzordeak 2 puntu eman ahalko du, gehienez, aurreko baremoaren arabera lehiakideei dagozkien puntuei gehitzeko.

(*) Puntu bakoitzeko atalen baturak, guztira, ezin du gainditu bakoitzean ezarritako gehieneko puntuazioa. Puntuazioa, guztira, ezin da izan 25 puntukoa baino altuagoa. (Puntu bakoitzeko gehieneko puntuazioen batura, salbu aurreko lerroaldean adierazitakoa aplikatzen bada).

V. eranskina

Erreklamazio eskaera

UHUNeko irakasle-tutoreak hautatzeko, “venia docendi” eman eta errebokatzeko eta zentro elkartuekin lotzeko Erregelamenduaren 11. artikuluarekin bat.

Izena:

Bizitokia:

NANa:

Lehiaketan eskuratu nahi duen lanpostuaren zenbakia:

Dei egin duen zentro elkartua:

Deiaren eguna: Zein departamentutan dagoen lanpostua:

Zein irakasgai dituen lanpostuak:

Eskatzen du lanpostu horretarako hautapen batzordearen jarduketa berrikusteko, honako alderdi hauetan:

....................... (e)n, 2014ko ...................aren ........(e)an
Stua.:

ERREKLAMAZIOETARAKO BATZORDEKO BURUA.

UHUNEKO TUTERAKO ZENTRO ELKARTUA.

Iragarkiaren kodea: F1401968