191. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

93C/2017 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Cespa Jardinería SL enpresaren Tuterako udal-parkeak eta -lorategiak zaintzeko kontratuari atxikitako langileentzako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Cespa Jardinería SL enpresaren Tuterako udal-parkeak eta -lorategiak zaintzeko kontratuari atxikitako langileentzako hitzarmen kolektiboa aztertu da (kode zenbakia: 31008111012001); Erregistro honetan 2017ko uztailaren 3an sartu zen eta enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2017ko ekainaren 15ean sinatu zuten hitzarmena, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez, honako hau

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko abuztuaren 24an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

“Cespa Jardinería SL’’ enpresak Tuterako udal-parkeak eta -lorategiak zaintzeko kontratuari atxikitako langileekin duen hitzarmen kolektiboa. 2014. urtetik 2017. urtera (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1710358