2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2017ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Ultzamako, Basaburuko, Odietako, Atezko, Anueko eta Lanzko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko ordezkarien batzarrak, 2016ko abenduaren 20an, hasiera batean onetsi zituen 2017ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta haiek betearazteko oinarriak.
Behar ziren iragarkiak 2017ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20an, baita Mankomunitatearen iragarki oholean ere, hamabost egun baliodunean bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten. Epe horretan, ordea, ez da alegaziorik batere aurkeztu ezta jaso ere.
Hori guztia dela eta, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Legearen 202. artikuluan (1. eta 3. apartatuak) xedatuarekin bat, 2017ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea behin betikoz onetsitzat jotzen da eta haren laburpena ematen da argitara. Hona hemen:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileen gastuak: 468.756,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 114.726,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 530,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 32.197,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 12.440,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 3.229,00 euro.
Gastuak, guztira: 631.878,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 85.400,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 546.468,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 10,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 631.878,00 euro.
Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.
Larraintzarren (Ultzama), 2017ko irailaren 25ean.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.
Iragarkiaren kodea: L1711102