191. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, etxeko laguntza zerbitzuaren ordenantzan
eta tarifen eranskinean. Hasierako onespena

Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2017ko irailaren 6an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa “etxeko laguntza zerbitzuaren ordenantzan eta Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko tarifen eranskinean”, ordenantzaren 7., 10. eta 11. artikuluetan eta tarifen eranskinaren 89. eta 16. artikuluetan. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, erabakiaren hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta Mankomunitateko iragarki oholean paratuta, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2017ko irailaren 6an.–Mankomunitateko burua, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1711064