2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARALARKO ELKARTEA
2017ko aurrekontua. Hasierako onespena
Aralarko Elkartea, Usadiozko Toki Entitatea osatzen duten Udal eta Kontzejuek: Arbizu, Arribe, Arruazu, Atallu, Azkarate, Betelu, Dorrao, Errazkin, Etxarri Aranatz, Gaintza, Hiriberri, Ihabar, Intza, Irañeta, Lakuntza, Lizarraga, Lizarragabengoa, Unanu eta Uztegi; 2017ko irailaren 15ean egindako Batzar Nagusian, hasiera batean onetsi zuen 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra.
Urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epea iragandakoan.
Dokumentazioa Lakuntzako Udalean dago ikusgai, bulegoko orduetan.
Lakuntzan, 2017ko irailaren 15ean.–Batzarburua, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.
Iragarkiaren kodea: L1711094